Euskarazko ipuin kontatze saioen denboraldia larunbat honetan hasiko da

23.10.23
Udal Liburutegia
Sergio de Andresek hasiera emango dio "Ipuin dibertigarriak" izeneko saioarekin,17:30etatik aurrera

Aste honetan Liburutegiak euskarazko ipuin kontalarien denboraldiko lehen saioa eskainiko du: 'Arratsaldean kontu kontari' izeneko jarduera. Ipuin saio honek "Ipuin dibertigarriak" izenburua du eta 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Narratzailea Sergio de Andres izango da. 17:30etan hasiko da, sarrera doakoa delarik. Etenak saihesteko, bertaratuko diren pertsonei puntualtasuna eskatzen zaie.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da. Bertara joan ahal izateko, aldez aurretik lekua erreserbatu behar da. Horretarako 943 17 92 12 telefonora dei dezakegu, WhatsAppeko mezu bat bidali (https://wa.me/34943179212) edo posta elektroniko bat biblioteca@udalermua.net helbidera. Mezuan, haurraren izena, abizenak eta adina adierazi behar ditugu. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleitzen dira, edukiera bete arte.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik