Eusko Jaurlaritzak San Lorentzo eta Errotabarrirako tren-konponbide berria aztertuko du

25.05.26
Erakundea
Gizartea
Hirigintza
Mugikortasun Iraunkorreko sailburua bat dator alkatearekin geraleku horiek “segurtasunez, irisgarritasunez eta hiri-ingurunean integratuta bateratzeko beharrari buruz"

Ermuko Udala pozik agertu da eta eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari eta, bereziki, Susana García Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburuari, San Lorenzo eta Errotabarri ingururako tren irtenbide berria gauzatzeko lehen urratsa emateagatik.

Euskal Trenbide Sareak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, informazio-azterlana idazteko prozesuari ekin dio, Bilbao-Donostia lineako Ermua geltokiaren eta Unibertsitatearen arteko trenbide-trazaduraren saihesbidea egiteko. Azterlan honek, besteak beste, geltoki berri bat egiteko aukera, egungo geralekuak berrantolatzea, San Lorentzo eta Errotabarriko trenbide-pasaguneak kentzea, hiri-integrazioa hobetzea eta trenbide-tarte horren etorkizuneko konfigurazioa aztertuko ditu. Azterketa egiteko aurrekontua 700.000 eurokoa da eta epea, hamabost hilabete.

Beatriz Gamiz alkateak ikerketa hori "Ermuarentzat eta, bereziki, San Lorentzoko bizilagunentzat oso albiste garrantzitsua" dela adierazi du. Bere esanetan, "administrazio batek horrelako jarduera informazio-azterlan batean sartzen duenean, benetako beharra dagoela eta konponbide baterantz aurrera egiteko borondatea dagoela esaten ari da".

Gámiz Susana García Chueca sailburuaren harrera eskertu nahi dut: "Eskerrak eman nahi dizkiot sailburuari Ermutik helarazi diogun proposamena entzuteagatik eta Eusko Jaurlaritzak urrats hau eman izanagtik. Otsailaren 27ko bileran argi eta garbi planteatu genuen San Lorenzok tren-irtenbide seguruagoa, irisgarriagoa eta hobeto integratua behar zuela; gaur egun, eskaera horrek bidea egiten hasi dela ikusten dugu".

Rosa María Cid Hirigintzako zinegotziak ere parte hartu zuen bilera hartan, gure Udalak proposatu zuen Errotabarri eta San Lorentzoko geralekuak geltoki bakar batean bateratzeko aukera aztertzea, IDESAko pabiloi industrial zaharraren atzealdean, bertan etxebizitzak proiektatuta dauden lekuan.

Alkateak azpimarratu duenez, udal proposamen hori "ez da burutazioa, ageriko beharra baizik. Gaur egungoak ez dira irisgarriak, eta segurtasun-gabeziak dituzte, trenbidea zeharkatzea eskatzen baitute. Auzoak geltoki modernoa, erosoa eta pertsonentzat pentsatua merezi du. Garraio publikoa hobetzeaz ari gara, baina baita familia, adineko, gazte eta trenaren erabiltzaile askoren eguneroko bizitza hobetzeaz ere", esan du.

ETSk bultzatutako azterlanaren arabera, trenbidea bikoizteko alternatibak baloratuko dira, trenbide-pasaguneak kenduko dira, geltoki berriaren balizko kokapena aztertuko da, ingurua berrantolatuko eta trafikoa berrantolatuko da hirigintzaren aldetik, ingurumenean izan ditzakeen eraginak eta trenbidearekin izan dezakeen lotura integratuz.

Udalak lanean jarraituko du Eusko Jaurlaritzarekin, azterketak udalerriaren benetako beharrak jaso ditzan eta behin betiko konponbiderantz aurrera egin dezan. "Gure konpromisoa da geltoki berri hori eta trenbidea hobetzea Ermuarentzat errealitate izan daitezen bultzatzen jarraitzea", amaitu du Beatriz Gamizek.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean