'Ez gara jaitsiko' muntaia Antzokian ikusgai

21.03.24
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berriena arratsaldeko 5etan eta 7etan ikusi ahal izango dugu

Euskal Herriko pailazo ezagunenak iristear dira, beste behin, gurera. Biharko egunean, martxoaren 22ko ostiralean, Ermua Antzokian izango dira ‘Ez gara jaitsiko’ titulua duen ikuskizun berriena aurkezteko. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek elkarren segidako bi emanaldi eskainiko dituzte Ermuan, lehena 17:00etan eta bigarrena 19:00etan. Sarrerak 6 euro balio ditu eta oraindik bi saioetarako sarrerak daude. Sarrera horiek aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta orotariko kutxazainen sarean.

Ikuskizun alai eta koloretsua da, ume nahiz familientzako aproposa dena. 70 minutuko irupena du.

Laburpen txikia

"Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira”.

Abenturarik abentura, ez dute jaisterik nahi izango.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
19.10.26
Asiako kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra Lobianon

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon