‘La fiebre de los ricos’ eta ‘Las vidas de Sing Sing’ filmak proiektatuko ditu aste honetan Antnzokiak

04.02.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Eskaintza osatzen dute zineklubeko ‘La luz que imaginamos’ eta gazteentzako "Flow, un mundo que salva" animazioa

Ermua Antzokiak zinema-aretoetara iritsi berri diren beste lau estreinaldi eskainiko ditu aste honetan. Ostegunetik astelehenera, Indiako drama soziala, Espainiako zientzia-fikziozko thrillerra, benetako gertaeretan oinarritutako kartzelako drama, Oscar sarietarako 3 izendapen dituena, eta Letoniako animalien animazioa, zeinak Oscar sarietarako 2 izendapen eta Urrezko Globoetan saria dituena.

Zineklubaren saioak "La luz que imaginamos" Payal Kapadiak zuzendutako 2024ko indiar ekoizpena eskainiko du 20:30ean. Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso du Canneseko Zinemaldian eta TVEko "Otra mirada" saria Zinemaldian. Sinopsiaren arabera, Mumbaiko Prabha erizainaren errutina aztoratu egiten da Alemanian lan egiten duen senarraren ezusteko opari bat jasotzen duenean.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, "La fiebre de los ricos" Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendutako filma espainiarra ikusi ahal izango dugu. Zientzia-fikziozko thrillerra da; pandemia bati buruzko distopia. 107 minutu irauten du, eta kontatzen du Laura pertsonaia bere etapa profesional arrakastatsuenean eta goraka doanean, birus hilgarri bat munduko pertsona aberatsenei kutsatzen hasten denean.

Asteko bigarren proposamen komertzialak "Las vidas de Sing Sing" du izena. Greg Kwedarrek zuzendu duen ekoizpen iparramerikarra da, 2024an estreinatua. Benetako gertakarietan oinarrituta dagoen kartzelako drama bat, 107 minutuko luzera du. Sing Sing Zentro Korrekzionalean, munduko segurtasun handieneko espetxe ospetsuenetako batean, espetxeratutako preso talde batek antzezpen propioa antolatu nahi du antzerki-tailer baten baitan.

Azkenik, igandean, arratsaldeko 5etan, "Flow, un mundo que salva" animaziozko zinta ikusteko aukera izango dugu, 2024an estreinaturiko filma da hau ere. Letoniako ekoizpena da, Gints Zilbalodis zuzendu duena. Marrazki bizidunak dira, animalien abenturak kontatzen dituena. Sinopsiak adierazten du, egun batean katu bat esnatzen dela urez estalitako munduan, non dirudienez gizakiak desagertu egin diren. Itsasontzi batean babesten da, beste animalia batzuekin. Baina haiekin ondo moldatzea katuak urari dioen beldurra gainditzea baino erronka handiagoa izango da.

Informazio gehiago Ermua Antzokiaren atalean eta otsaileko bi orrikoan.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu