Filma berrienak Ermua Antzokiko pantaila handian gozagai

07.04.26
Ermua Antzokia
Gizartea
Aste honetan "Valor sentimental (VOS)", "La hija pequeña", "Torrente presidente" eta "Tafiti y sus amigos" ikusi ahal izango ditugu

Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu Aste Santuko jaien ostean. Osteguneko zineklubean, 20:30etan, "Valor sentimental" ikusi ahal izango dugu jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. 135 minutuko iraupena duen film norvegiarra da, Joachim Trierrek zuzendua, drama familiarra. Ama hil ondoren, Nora eta Agnes ahizpek Gustav Borg aitarekin elkartuko dira. Izen handiko zinema zuzendari beteranoa da, zeinak bere alaba Norari, antzerkiko aktoreari, papera eskainiko dio bere hurrengo filmean. Norak errefusatu egingo du eta laster jakingo du paper hori Hollywoodeko izar gazte eta sutsu bati eman diola. Nazioarteko film onenaren Oscar saria eta Europako film onenaren Goya saria. (Norvegia).

Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean hurrenez hurren, "La hija pequeña" filma ikusi ahal izango dugu. Hafsia Herzik zuzendutako ekoizpen frantsesa. Nerabezaroari eta homosexualitateari buruz hitz egiten digun drama da. Fatimak 17 urte ditu, eta hiru ahizpen arteko txikiena da. Familia franko-aljeriar zoriontsu eta maitekor batean bizi da, auzo txiroan. Ikasle ona, Pariseko Unibertsitatean sartu zen. Emakume heldu gisa, familiatik eta tradizioetatik emantzipatu eta urruntzen da. Frantziako Cesa eta Cannes Zinemaldiko emakumezko antzezle onenaren sariak jaso ditu.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala "Torrente presidente" titulua da, detektibearen sagaren azkena. Santiago Segurak zuzenduriko lan berriak 106 minutu irauten du. José Luis Torrente, Espainiako heroi nazionala dela sinetsita nahiz inolako gaitasunik eduki ez politikan sartzeko konbentzitua da, eta, bere estilo arrunt, demagogiko eta burutazioz betearekin, alderdi populista baten lider bihurtzea lortzen du. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haur eta familientzako igandeko saioan, 17:00etan, "Tafiti y sus amigos" izeneko animazioaz gozatu ahal izango dugu, Nina Welsek eta Timo Bergek elkarrekin zuzendutako ekoizpen alemaniarra. Istorioak kontatzen duenez, Tafitik, surikata gazteak, Bristles, txerri basatia, ezagutzen duenean, badaki ezin direla lagunak izan. Baina Bristles arrano batek erasotzen duenean, Tafiti da hura erreskatatzera korrika joango dena.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu