Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

09.10.25
Erakundea
Hiritarren Segurtasuna
Hirigintza
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean

Bizkaiko Foru Aldundiak datozen 4-5 asteetan saneatuko du BI-3201 errepidearen zatia, "Irudi" denda zaharretik "Frankfurt" era doazen bidegurutzeen artekoa. Lan horiek datorren astelehenean -urriaren 13an- hasiko dira eta hurrengo 4 edo 5 asteetan zehar egingo dira. Ibilgailuen zirkulazioan eta alboetako aparkalekuetan hainbat eragin aurreikusten dira, errei bat itxiko eta txandaka pasa beharko baita, aparkalekuak aldi baterako ezin izango direlarik erabili. Langileek txandakako pasabide aratatuko dute lanak egiten diren asteetan, eta asfaltatzen den astean debekatuta egongo da ibilgailu astunek egunez zirkulatzea. Astatze lanak azaroaren 10etik 14ra bitarteko asterako aurreikusita daude bi egun horiek barne.

Obrak honako lan hauek hartuko ditu barne: errepidea saneatu eta nibelatzea, kutxatilak, hustubideak eta lurpeko instalazioak barne. Halaber, "Txakur txoko" dendaren parean dagoen eta trafikoaren abiadura murriztea bilatzen duen peraltearen altuera leundu eta beheratuko da. Errepideko bi erreietan hormigoitu, asfaltatu eta seinale horizontalak margotuko dira. Obretako Udal Brigadak gaurtik aurrera alde bietako espaloietako zuhaitzak inaustuko ditu, ibilgailuei pasao erraztu eta laguntzeko.

Herritarren Segurtasunerako arloak herritarren laguntza eskatu du lanak aurreikusitako plangintzaren arabera egin daitezen, baita pazientzia ere.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako