Gabonetako argiak ostiral honetan piztuko dira Ermuan

29.11.23
Encendido de las luces de Navidad
Zerbitzu Teknikoa eta Brigada
Gizartea
Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak txokolatada handia eskainiko du

Gabonetako 250 apaingarri inguruk argituko dituzte Ermuko kaleak ostiral honetatik aurrera. Udalak eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) hilabeteari eta Gabonetako kanpainari hasiera ematekoekitaldia antolatu dute 17:30ean Orbe Kardinalaren plazan.

Udalerriko zati handi bat apaintzen duten argiak piztu aurretik, EMOEk txokolatada handi bat eskainiko die bertaratzen diren guztiei, 17:30etik aurrera. Ekitaldiaren hasieratik musika izango da Orbe Kardinala plazan eta Juanma Cano ermuarrak speaker lanak egingo ditu giroa alaitzeko.

18:00ak aldera, ilundu orduko, Gabonetako elementu guztiak piztuko dira, 250 inguru, gure herriko hainbat kale, auzo, parke eta eraikinetan banatuta.

Gabonetako argi guztiak kontsumo txikiko LEDak dira, eta piztuta egongo diren bost asteetan 500 euro baino gutxiagoko gastua izango dute. Apaingarriak urtarrilaren 8an, astelehena, itzaliko dira, Erregeen ondoren.

Herriko jai-argiak Ximenez Iluminacion enpresarenak dira, lehiaketa publikoan esleituak, eta aurrekontua, guztira, hirurogei mila eurokoa izango da, BEZa barne.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak