Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

10.03.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Apirilaren 5eko larunbatean egingo da, Paintball Open Air’ instalazioan, Gazteria Zerbitzuak antolatu du eta izen-ematean zabalik daude

Udaleko Gazteria Zerbitzuak apirilaren 5erako irteera ludiko berri bat antolatu du Zornotzako ‘Paintball Open Air’-era 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako hogei (20) neskato-mutikoentzat, horiek biak barne. Parte-hartzaileek taldekako paintball partida taktikoak jokatuko dituzte, ordu eta erdiz, eszenatoki ezberdinak dituen aire zabaleko ehun mila metro koadroko instalazioetan. Jarduera gure Udalak hartuko du bere gain eta, beraz, doakoa izango da parte hartzaileentzat. Aldiz, horiek bai ordaindu beharko dute Zornotzara garraio publikoan egingo duten joan-etorria -gomendatzen da BARIK txartela erabiltzea Euskotrenen zenbatekoa ordaintzeko-. Taldea Ermuko geltokian bilduko da 17:10ean joateko eta 21:00etan itzuliko.

Proposamena hogei gazterentzat da eta izena ematen dutenek bertaratzeko konpromiso pertsonala hartuko dute, plazak mugatuak baitira. Interesa dutenek martxoaren 31ra arte eman dezakete izena, bi bide erabiliz: udal liburutegira joanez edo eskabidea betez (karteleko QR kodearen bidez ere eskabidera iritsi daiteke). Jasotzen den eskaera kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino handiagoa bada, zerbitzuak zozketa bat egingo du interesdun guztien artean.

Ermuan erroldatutako gazteek lehentasuna izango dute jarduera honetan. Parte hartuko dutenen zerrenda webgune korporatibo honetan argitaratuko dugu apirilaren 1ean, asteartean, eta izena eman dutenei ere jakinaraziko zaie.

Aisialdiko arratsalde alternatiboa izango da, adin bereko kideekin gozatzekoa

Proposamena lagun berriak egiteko edo horietan sakontzeko aukera bat izango da. Arratsalde desberdin eta dibertigarri bat pasatzea. Loturak eta talde-lana sendotzea, erronkei aurre egiteko. Baita herritik irten eta beste leku batzuk ezagutzeko aukera ere. Parte hartzen duten gazteek zapatila eroso batzuk baino ez dituzte eraman behar, eta behar duten ekipamendua emango zaie (buzoa, betaurrekoak, babes-txalekoa eta abar).

Taldea Ermuko geltokian bilduko da arratsaldeko 17:10etan Zornotzarako trena hartzeko. Gazteria Zerbitzuak puntualak izatea eskatzen du, ustekabeak saihesteko. Itzulera 21:00etako trenean izango da.

Udaleko Gazteria Zerbitzuak jarduera honi buruz egon daitezkeen galdera edo zalantzei erantzungo die. Gurekin harremanetan jartzeko 689 04 25 71 telefono zenbakira deitu edo gazteria@udalermua.net helbide elektronikora idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat