Gaztegune berriak abenduan egun gehiagotan zabalduko du

12.12.25
Kultura eta Gazteria
Erakundea
Gizartea
Asteburuez gain, 22, 23, 39 eta 30ean ere irekiko da, 17:00etatik 20:00etara

Liburutegiko hirugarren solairuan dagoen ‘Gaztegunea’k larunbat eta igandeez gain egun gehiago irekiko ditu abenduan; hain zuzen 22, 23, 29 eta 30ean zabalik egongo da,17:00etatik 20:00etara.

Zerbitzua, larunbatetan 17:00etatik 21:00etara eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara izaten ohi da zabalik. Abenduaren 22, 23, 29 eta 30eko egunetan ere zabalduko da, urteko azken bi asteetako astelehen eta asteartean. Gabonak direla-eta, aparteko egun horietan, ‘Gaztagunea’k igandeetako ordutegi berean izango du, hau da, 17:00etatik 20:00etara.

Gogoan izan 13 eta 17 urte bitarteko gazteek gurasoek edo legezko tutoreek sinatutako baimena izan behar dutela Gaztegunean sartu ahal izateko. Baimena online izapidetu daiteke Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre Konbentukoa kaleko "Abiapuntu" udal bulegoan, eta baita Liburutegian ere, zerbitzua irekita dagoenean.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin