Gazteguneak ateak zabalduko ditu larunbat honetan, aisialdirako proposamen berriekin

29.09.26
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria

Ermuko Gazteguneak, 13 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta, larunbat honetan, urriaren 3an, 17:00etan ekingo dio berriro jarduerari. Espazioak aisialdirako programazio berritua dakar, eta beste urte batez gazteentzako topagune izatea du helburu, aisialdiaz gozatzeko, harremantzeko eta hainbat jardueratan parte hartzeko, ingurune seguru eta kontrolatu batean.

Espazioak aisialdiaz gozatzeko hainbat aukera eskaintzen ditu, hala nola mahai-futbola, ping-ponga, diana, mahai-jokoak eta telebista adimenduna. Horrez gain, denboraldi honetako berrikuntza nagusietako bat formatu txikiko jardueren eskaintza handiagoa izango da. Horietan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman beharko, horrela, bat-bateko parte-hartzea erraztu eta Gaztegunera bertaratzen direnen interesetara egokitutako proposamen anitzak eskaini ahalko dira.

Topagune seguru bat

Liburutegiaren eraikineko hirugarren solairuan kokatuta, Gazteguneak 13 eta 17 urte bitarteko nerabeei beren aisialdiaz gozatzeko eta adin bereko beste pertsona batzuekin jarduerak partekatzeko espazio propioa eskaintzen die.

Une oro langile espezializatuak egongo dira Gaztegunean, jarduera zein instalazio guztietan. Honela, ingurune seguru bat eskaintzen zaie gazteei, parte-hartzea eta aisialdi zein bizikidetza segurua bermatzen duena.

Izena ematea eta ordutegiak

Gaztegunean parte hatzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Izen-ematea gurasoek edo legezko tutoreek egin beharko dute eta  bi bide daude horretarako: udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Abiapuntun nahiz Liburutegiaren eraikinean. Jada zabalik dago izen-emateko epea 2010 eta 2014 artean jaiotakoentzat.

Gaztegunea larunbatetan 17:00etatik 21:00etara eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat