Gazteria Zerbitzuak doako upcycling eta joskintza ikastaroa antolatu du gazteentzat

Udaleko Gazteria Zerbitzuak proposamen berriak gehitu ditu ikasturte honetarako programazioan, astegunetan garatuko diren jarduera egonkorragoak eskainiz gazteei zuzendutako aisialdiko eta denbora libreko aukerak zabaldu eta dibertsifikatzeko asmoz
16.09.26
Kultura eta Gazteria

Nobedadeen artean, upcycling eta joskintza ikastaro bat aurkeztu dute, guztiz doakoa eta 2010 eta 2014 urteen artean (biak barne) jaiotako gazteei zuzendua. Jarduera urrian hasiko da eta 11 saio izango ditu, asteazkenetan, 17:30etik 19:00etara, Gaztegunean, Udal Liburutegiko hirugarren solairuan.

Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek joskintzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu ahal izango dituzte eta josteko makina erabiltzen ikasiko dute. Horrez gain, jada erabiltzen ez dituzten jantziak berrerabiltzeko teknika desberdinak ikasi ahal izango dituzte. Upcyclingaren bidez, arropa horiek eraldatu ahalko dituzte, bizitza berri bat edo bestelako erabilgarritasun bat emateko.

Jarduerak gazteen arteko topagune ere izan nahi du, non, ikasteaz gain, parte-hartzaileek aukera izango duten interesak eta esperientziak partekatzeko, beste gazte batzuekin harremantzeko eta, azken finean, jende berria ezagutzeko, giro atsegin eta lasai batean.

Ikastaroa bereziki joskintzarekiko, modarekiko edo sormenarekiko interesa dutenentzat pentsatuta dago, baita trebetasun berri bat ikasi edo hobby berri bat ikasi nahi dutenentzat ere aukera ona izan daiteke. Era berean, gazteen eta etxeko beste belaunaldi batzuetako senideen artean ezagutzak eta zaletasunak trukatzea erraztu dezakeen jarduera izan daiteke.

Plaza mugatuak

Jarduera doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta jardueraren kartelean dagoen QR kodearen bidez edo inprimaki honen bidez eman ahal izango da izena.

Interesdunek banaka edo bikoteka eman ahal izango dute izena. Azken kasu horretan, pertsona bakoitzak bere inprimakia bete beharko du, eta parte hartu nahi duen pertsonaren izena adierazi. Izenek bat etorri beharko dute bi inprimakietan.

Izena emateak, plaza lortuz gero, bertaratzeko konpromisoa dakar. Eskaeren kopuruak plaza erabilgarrien kopurua gainditzen badu, zozketa bidez esleituko dira, Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dutelarik.

Klaseak egun hauetan izango dira:

Urria: 7, 14, 21 eta 28

Azaroa: 4, 11, 18 eta 25

Abendua: 2, 9 eta 16

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat