Guatemalako emakumeen oroimenaren aldeko borrokari buruzko erakusketa luzatu egin da

12.01.23
Berdintasuna

Aukera Berdintasunerako udal alorrak Ermuko Emakumearen Etxean ikusgai duen ''La Búsqueda II'' izeneko erakusketa grafikoa luzatu egingo da eta urtarrilaren amaierara artean mantenduko. Bildumak Cristina Chiquín Rodríguez fotokazetariaren materialak biltzen eta erakusten ditu. ''Guatemalako emakumeek bere oroimenaren eta justiziaren alde egindako borroka dokumentatzen duen'' erakusketa tematikoa da; irudien eta testuen bidez haien bizitzak, testigantzak eta erresistentzia islatzen dituzten materialak. Elkartu diren emakume horiek dira, beren lanarekin eta indarrarekin, bizipenekin, pozekin, minarekin eta tristurarekin, isiltasunean eta beldurrean oinarria duen inposatutako historia ofizial bat hautsi ahal izateko mugimendua eraiki dutenak''.

Erakusketa urtarrilaren 31ra arte mantenduko da ikusgai, astelehenetik ostiralera, goizez, 9:00etatik 13:00etara, eta astelehenetik ostegunera, arratsaldez, 16:30etik 19:30era bitartean. Erakusketa hori Guatemalan garapenerako lankidetza sustatzen duen Lagunartean elkartearen eskutik dator. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Giza Eskubideen Elkartearen laguntza du.

Guatemalako emakumeek justizia bilatzen jarraitzen dute, beldurrez eta ziurgabetasunez, kasu batzuetan beste hainbatetan baino gehiago. Desagertutako pertsonen eta biktimen familia guztiek, bai Barne Gatazka Armatuaren garaian desagertutakoak bai gaur egunekoak, negar egiten dute alaba, arreba edo ama falta zaielako.

Badirudi Guatemalan gerrak aurrera jarraitzen duela, baina orain emakumeen aurkako gerra izanik. Haien gorputzak eta bizitzak dira guduaren buru. Bizitzaren aldeko borroka horretan, aurpegia eta bizitza duten emakumeak dira lehen lerroan daudenak. Argazkiek haien bizitza, aurpegia eta inguruabarrak islatzen dituzte, eta ahotsa ematen diete justiziaren, bizitzaren eta maitasunaren bila beren testigantzak helarazi edo zabaltzeko. Lurralde eta komunitate haietako erraietatik datorren egia salatzeko eta ezagutarazteko ezarritakotik ateratzen diren kasuen eta irudien bilduma da.

Ikusgai dagoen materiala modu laburtuan:

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du