Hamaika jarduera Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko

27.02.24
Berdintasuna
Emakumeen Topaguneak "Martxoaren 8a egunero" leloa duten banderak banatuko ditu balkoiak eta leihoak morez janzteko

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak martxoaren 8aren inguruan, Emakumeen Nazioarteko Eguna, garatuko diren jardueren programa aurkeztu du. Egitarauak Alfonso Fernández de Nograro bilbotarraren Deia kartel irabazlea dakar portada gisa.

Ermuko Emakumeen Topaguneak bi erakusketa hartuko ditu datozen asteetan. Martxoaren 8ra bitartean, Miriam Rodríguez Morán Abadiñoko artistaren Friden eta Chavelen artean erakusketa ikus daiteke. Gainera, asteartean, hilak 5, obren egileak Artea eta ahalduntze feminista hitzaldia eskainiko du 18:00etatik aurrera, eta jarraian Xanie Blue taldearen Por Chavela kontzertua izango da. Bestalde, martxoaren 11tik apirilaren 19ra bitartean, martxoaren 8ko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak izango dira ikusgai.

Jabekuntza Eskolaren programazioak ere bat egiten du martxoaren 8ko agendarekin, hiru proposamen hauekin:

  • Ahalduntzen duen mugimendua!, Ermuko emakume korrikalarien topalekua. Otsailaren 27an eta martxoaren 5, 12 eta 19an, 17:30etik 18:30era,bat egin ezazu emakumeak korrika egiteko, konektatzeko eta ahalduntzeko elkartzen diren esperientzia iraultzaile honetan. Erritmoak ez du axola, helburua gozatzea eta ahizpatasuna indartzea da!
  • Hausnarketa krispetak: zineforum feminista. Martxoaren 7an, osteguna, Alauda Ruíz de Azúa zuzendariaren Cinco lobitos filma eskainiko da, belaunaldi ezberdinen arteko feminismoen historia. Proiekzioa eta hizketaldia 18:00tan hasiko dira Emakumeen Topagunean.
  • Eta barre egiten badugu? Barre eta komikotasun tailerra. Historikoki, emakumeen barrea kontrolatu, gaitzetsi eta mugatu egin da. Martxoaren 20an eta apirilaren 3, 10, 17 eta 24an, 18:30etik 20:30era, emakume-gune bat sortuko digu, epaiketatik kanpo, askatasunez adierazteko. Algara izango da gure iraultza!

Martxoaren 8an, ostirala, 11:30ean hasiko da eguneko agenda, olerki eta musikarekin, izen bereko plazan, Maite Lorenzo rapsoda eta Alberto Egiaren eskutik pianoan. Ekitaldi horretan loreak banatuko dira, eta amaieran herritarren elkarretaratzea egingo da. Iluntzean, Ermua Antzokia eta Emakumearen Topalekua morez argiztatuko dira.

Ermua Antzokiko kultur agendak ere bi ikuskizun hartuko ditu programazio honen barruan. Martxoaren 8an bertan, ostirala, Marlena pop bikotearen kontzertuaz gozatu ahal izango dugu, Estatuko musika panoramako errebelazioa, eta martxoaren 15ean, ostirala, Histrión konpainiaren Nevenka antzezlana antzeztuko da; sexu-jazarpena egiteagatik Espainian politikari bati epaiketa bat irabazi zion lehen emakumearen istorioa.

Programazioari amaiera emateko, martxoaren 14an, osteguna, tribial feminista egingo da 17:00etatik aurrera Emakumeen Topagunean, aldez aurretik izena emanda, parte-hartzaileentzako kafe eta sariekin.

Programazio osoa Dokumentuak atalean erakusten den liburuxkan kontsulta dezakezue.

"Egunero martxoak 8" banderen banaketa

Emakumeen Topaguneak 2.000 bandera banatuko ditu doan, Egunero Martxoak 8 lelopean, egun horretarako leihoak eta balkoiak morez jantzi nahi dituzten herritar guztien artean.

Bestalde, Berdintasun Sailak eta Udal liburutegiak adin guztientzako irakurketen, ikus-entzunezkoen eta musikaren gida bat argitaratu dute elkarlanean, martxoaren 8a abiapuntutzat hartuta.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
17.01.25
Ezagutzak askeago egingo gaitu

Berdintasun sailak urteko lehen seihilerako Jabekuntza jarduera anitz antolatu ditu
Imagen
13.01.25
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako lehenengo ordenantza lantzen ari da Ermuko Udala

Herritarren ekarpenak jasotzeko epea zabalik dago urtarrilaren 31ra arte
Imagen
Cartel 8M 2024 | 2024ko M8rako kartela
07.01.25
Zabalik 2025eko Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Lanak aurkezteko epea otsailaren 7an amaituko da