Harrera ona NANa edo pasaportea berritzeko edo eskuratzeko zerbitzu mugikorrari

08.04.25
Erakundea
Gizartea
Herritarrek plaza guztiak bete dituzte eta Abiapuntu buelgoak ekainaren 19ko hitzorduak kudeatzen ditu, aurreiko datak bete ondoren

Polizia Nazionalaren Dokumentazio Unitate Mugikorra Ermuko Orbe Kardinalaren plazan izan da gaur, NANa edo pasaportea berritu behar duten egoiliarrei programatutako lehen zerbitzua eskaintzeko. Unitate honek 24 hitzordu eskaintzen ditu herrira datorren egun bakoitzerako, eta gaurkoak beterik zeuden, baita apirileko eta maiatzeko hurrengo egunetakoak ere. Hitzordua aldez aurretik erreserbatu behar da Abiapuntu bulegoan, Konbentukoa kalean, non lankideak datorren ekainaren 19rako hitzorduak kudeatzen ari diren.

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria eta Carlos Garcia Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordea Ermura etorri dira zerbitzu ibiltariaren lehen egun honetan. Beatriz Gamiz alkateak erakundeen ordezkariei harrera egin die, eta ordezkari biek dokumentazioa berritu dute. Hori dela eta, beharrezko urratsak eta kudeaketak zehatz-mehatz ezagutu ahal izan dituzte. Polizia agenteek Dokumentazioko Unitate Mugikorra artatzen dute. Dokumentazioko unitate mugikorraren furgoneta horrek makina bat du, Nortasun Agiri Nazionalaren ziurtagiri digitalak eguneratzeko. Azken izapide horretarako ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua hartzea.

Zerbitzu berriari harrera positiboa ematen ari zaizkie herritarrak erosoa baita, aipatutako izapide administratiboak egitera udalerritik kanpo joan behar izanik gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
‘Santero y los muchachos’ taldearen rock lasaia Ermua Antzokian gozagai

Kontzertua emango dute datorren ostiralean, 20:30ean
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
09.12.25
Aste honetan Antzokiak euskarazko bi film eskainiko ditu

Aretoak ‘La voz de Hind’ (JBA), ‘Siempre es invierno’, ‘Gaua’ (JBA) eta ‘Super Elfkinak’ proiektatuko ditu