Hartzak eta oilarrak iragarriko dituzte 2024ko Ermuko Inauteriak

22.01.24
Ihauteriak
Kultura eta Gazteria
Kartela Victoria Ochoa 23 urteko artista madrildarraren lana da

Ermuko Udaleko Kultura Sailak 2024ko Inauteriak iragarriko dituen kartela hautatu berri eman du. Victoria Ochoa Marin 23 urteko artista madrildarraren proposamen koloretsua da kartel lehiaketara aurkeztutako 98 lanen artean gailendu dena. Horri esker, Ochoak 500 euroko sari bakarra eskuratu du.

Madrildarraren kartelak haur bat erakusten du, hartzaz mozorrotuta, besaurrean oilar bat daramala, biak ala biak gure inauterietako protagonistak, jaiaz gozatzera animatzen duen jarrera ludiko batean.

Otsailaren 8tik 13ra bitartean ospatuko diren Ermuko Inauterietako kartelak eta egitarauak ilustratuko ditu irudi irabazleak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin