Haurrentzako euskarazko bi irakurketa klubek izen-emateak ireki dituzte

17.10.23
Udal Liburutegia
Liburutegiak bosgarren urtez jarraian "Liburu txiki kluba" eta "Liburu bat, mundu bat" antolatu ditu

“Liburu Txiki Kluba” 3 eta 5 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera da. Umeek heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du, familiak oso zeregin garrantzitsua jokatzen baitdu umearengan  irakurzaletasuna sustatzeko prozesuan. Ildo nagusia liburua da. Hortik abiatuta, abestiak lantzen dira, liburuak gomendatzen dira eta jardueraren gaia garatzen da: literatura, musika, dantza, pintura edo ingurumena. Gurasoek liburuetan dagoena haurrak ezagutzen duenarekin, gustuko duenarekin, asebetetzen duenarekin eta behar duenarekin lotu dezakete, eta horregatik da garrantzitsua parte hartzea.

"Liburu bat, Mundu bat", 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera, pertsona heldu batekin lagunduta, aurreko klubaren jarraipena da. Tailer horretan literaturaren eta artearen mundu magikoa aztertuko da liburuen bidez, modu ludiko eta parte-hartzailean, haien sormena eta irudimena piztuz.  Haurrent aproposak eta gomendagarri diren liburak ezagutaraziko dizkiete parte-hartzaileei.

Oraingoz, hiru saiotan izena emateko epea zabaltik da, Lobiano Kultur Gunean, hilean larunbat batean, urritik abendura. “Liburu Txiki Kluba” 11:00etatik 12:00etara izango da, eta “Liburu bat, Mundu bat” 12:15etik 13:15era. Eta bi kluben datak, urriaren 28a, azaroaren 25a eta abenduaren 23a.

Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du

Doako ekintza da, baina plaza mugatuak daudenez izena eman behar da urriaren 24a baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net epostara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.

Eskaria dauden plazak gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira, Ermuan erroldatutakoek eta jarduera honetan aurrekoetan parte hartu ez duten emeek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda Liburutegiko atalean , iragarriko da urriaren 25an eta izena eman duten guztiei hori emailez bidaliko zaie.

 

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko