Haurreskolak 2025/2026 ikasturterako matrikulazio aldia iragarri du

28.03.25
Hezkuntza
Gizartea
Haurreskola Partzuergoko zentroetan matrikula apirilaren 22tik maiatzaren 9ra egin ahal izango. Ermuan instalazioak bisitatu ahal izango dira apirilaren 3an

Ermuko Haurreskola 2025/2026 ikasturterako matrikulazio epea prestatzen ari da, zeina apirilaren 22tik maiatzaren 9ra egin ahal izango dena.

Matrikulak ireki aurretik, apirilaren 3an, ate irekien jardunaldia egingo da Ermuan bertako instalazioak ezagutu nahi dituztenentzat. Bi txanda izango dira, 16:30etatik 17.15etara eta 17:30etyatik 18:15etara.

Epea zabalik apirilaren 22tik maitzaren 9ra arte

2024an eta 2025ean jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek eskatu ahal izango dute plaza, baldin eta datorren ikasturteko irailean, urrian edo azaroan ikastetxean sartu nahi badute.

Haurreskolak ohiko ordutegian zabalduko da, astelehenetik ostiralera 7:30etatik 16:00etara, familiei bizitza pertsonala eta lana uztartzen laguntzeko.

Matrikula apirilaren 22tik maiatzaren 9ra egin ahal izango da, online edo aurrez aurrekoa. Izena eman nahi dutenek Iparragirre kaleko 15ean dagoen bulegora joan daitezke astelehenetik ostiralera 12:45etik 13:45era. Zalantzarik izanez gero, Ermuko Haurreskolaren telefonoa 943 17 64 31 da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean