Herriko merkatarien bideoan parte hartu nahi?

14.11.24
Imagen
Ekonomi Sustapena
Gizartea
"Aukeran, Ermuan" proiektuak herriko dendei babesa emateko bideo berri bat grabatuko du, eta bertan parte hartu dezakezu

Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikorako Alorra tokiko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko hainbat ekintza bultzatzen ari da, gure udalerriko ekonomia eta bizitza sozialari laguntzen dioten bi sektore baitira. Ekimen hauek Aukeran, Ermuan markaren barruan kokatzen dira, 2023az geroztik bertako merkatari guztiak biltzen dituena.

Aurten, Udalak herriko merkataritzaren irudia indartzen jarraitu nahi du, eta horretarako bi ekintza burutuko dira.

Alde batetik, Ermuko merkatariei babesa emateko bideo bat filmatuko da. Xanti Rodriguez Estudio enpresa gipuzkoarra ari da ikus-entzunezko materiala prestatzen eta grabatzen, Aukeran, Ermuan proiektuari ikusgarritasuna emateko.

Bideoa herriko kaleetan filmatuko da, eta azken eszenan, merkataritzan, zerbitzuetan, ostalaritzan eta bestelako lokaletan lan egiten duten pertsonak agertuko dira. Bideo honetan parte hartzea zabalik dago establezimendu guztientzat, beraz, bideoan atera nahi baduzu, bete ezazu izena emateko formulario hau azaroaren 19ko 13:00ak baino lehen.

Bestalde, Sirope enpresa Aukeran, Ermuanen sare sozialak dinamizatzen ari da Gabonetako kanpainari begira. Herrian denda bat baduzu eta sareetarako edukien sorkuntzan parte hartu nahi baduzu, bete formulario hau azaroaren 19ko 13:00ak baino lehen.

Gogorarazten da Ermuko Udala Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak hautatu duela, merkatuei, hirigune komertzialei, merkataritza ez sedentarioari eta merkaturatzeko bide laburrei laguntzeko laguntzen deialdiaren onuradun gisa. Tokiko merkataritzaren posizionamendua, bai Aukeran Ermuan irudiaren diseinuarekin, bai sare sozialen bidez duen posizionamenduarekin, Next Generation EU funtsen bidez Europar Batasunak finantzatzen duen Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen den laguntza da.

Tokiko merkataritzan erosteak eragin positiboa du hainbat mailatan: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Gure inguruko enpresa txikiei eta negozioei laguntzean, gure erkidegoaren ekonomiari laguntzeaz gain, haien nortasuna eta aniztasuna babesten ere laguntzen ari gara. Azken batean, funtsezkoak dira gure komunitateak bizirik mantentzeko, gure inguruko ekonomia dinamizatzeko eta gure ingurumen-inpaktua murrizteko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.25
Betiondoko igerilekua eta Ongaraiko ur-jolasak, udarako prest

Bi instalazioak larunbat honetan, ekainak 14, zabalduko dira irailaren erdialdera arte
Imagen
Mar Alarcón jardunaldietako irekiera hitzaldian | Mar Alarcón en la ponencia inaugural de las jornadas
13.06.25
Talentua, berrikuntza eta talde-lana eskutik Ermua Talentic jardunaldietan

Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan
Imagen
09.06.25
Ermua Talentic jardunaldiei ekiteko prest?

Talentua, ziurgabetasuna eta sareko lana izango dira ardatz ekainaren 11n eta 12an Izarra Centren