Herritik dabiltzan ibilgailu astunak kontrolatzeko kanpaina

17.01.24
Hiritarren Segurtasuna
Hiru astez, eta ausaz, salgaien eta pertsonen garraiorako erabiltzen diren ibilgailu astunak kontrolatuko dituzte

Ermuko Udaltzaingoak herriko bideetan dabiltzan ibilgailuen kontrol eta prebentzio kanpaina berezia hasi du aste honetan. Zehazki, gure errepideetan salgaiak eta pertsonak garraiatzeko ibilgailu astunek legezko aginduak betetzen dituztela kontrolatzen ari da –dokumentazioa, kargak, asegurua, tara, gerrikoak, IAT eta abar–. Kanpainak hiru asteko iraupena izango du eta otsailaren 4ra arte iraungo du.

Kanpainaren helburua gure bideetatik zirkulatzen duten garraio profesionaleko ibilgailuek sektorerako dagoen araudiaren arabera zirkulatzen dutela bermatzea da, bai administratiboki, bai ibilgailuaren egoerari dagokionez, bide-segurtasuneko aginduak beteaz, bai eta gidatzen duen pertsonari dagokionez.

Astelehenetik eta kanpainaren hiru asteetan zehar, agenteek ibilgailuen zaintza eta kontrola (dokumentazioa, baimenak, mantentze-lanak, aldizkako azterketak, zamaren agirian, asegurua...) eta garraitzen dituzten salgai edo kargaren egoera arretaz zainduko dituzte. Gidariari  eta bidaiariek segurtasun-uhala erabiltzeari, gidatzen ari den bitartean telefono mugikorra erabiltzeari eta abarri ere arreta jarriko zaie. Alkoholaren eta substantzia estupefazienteen testa ere ausaz egingo dute.

Zaintza-kanpaina mota guztietako bideetan eta eguneko edozein ordutan egingo da, bereziki mota horretako ibilgailuen zirkulazioaren intentsitatea handiagoa denetan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik