HHEk zabalik du datorren 2024-2025 ikasturterako matrikula

24.06.24
Hezkuntza
Gaurko astelehenetik ekainaren 27ko ostegunera bitartean, Izarra zentroan, 9:30etatik 12:30etara

Ermua-Durangoko Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (HHIk) 2023/2024 ikasturterako matrikulazio epea irekiko du hurrengo astelehenean. Ikasturteko lehen lau hilabeterako matrikula berria ekainaren 24tik 27ra bitartean egin ahal izango da, biak barne. HHIn trebatu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonek Izarra Zentroko eraikinean dagoen bulegoan eman ahal izango dute izena. Ordutegia: goizeko 09:30etatik 12:30era, astelehenetik ostegunera.

Irakaskuntza arautuaren barruan, I. eta II. mailako hasierako irakaskuntzak eskaintzen dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Irakaskuntza ez-arautuaren blokean, bestalde, gaztelaniazko eskolak ematen dira atzerritarrentzat. Hasierako I. eta II. irakaskuntzetan hainbat aukera daude: astean 12 ordu, goizez edo arratsaldez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasgaiez gain, astean 15 ordu. Kasu guztietan 2 urte dira, 2 lauhilekotan banatuta.

Edozein zalantza argitzeko, deitu 662944769 edo 946 81 42 53 telefonoetara.

Helduentzako Hezkuntza Zentroetan eskaintzen den irakaskuntza ofiziala eta doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak koordinatzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Durangoko zentro koordinatzailearen webgunera.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da