Higiene-ohitura gomendatuei eta osasungarriei buruzko tailerra

11.06.24
Imagen
Udal Liburutegia
Gizartea
Izen-emateak Liburutegiak egingo ditu, datorren astelehenera arte edo plazak bete arte

Datorren astelehenean, hilak 17an, amaituko da udal Liburutegiak antolatzen duen "Higiene-ohiturak hartzea" tailerrean izena emateko epea. Tailerra prozesu hori modu natural eta pedagogikoan landu nahi dute 4 urtera arteko haurren gurasoei zuzenduta dago.

Tailerrak ordu erdi irauten du, eta bi saio eskainiko dira: datorren asteazkenean -hilaren 19an- eta ostegunean -hilaren 20an-, 16:15etik aurrera eta 17:30ean, hurrenez hurren, interesatuek gehien komeni zaien eguna aukeratu ahal izateko. Saioak liburutegiko "Bebeteca" gunean egingo dira.

Liburutegia ekainean garatzen ari den "Lehen urteetan laguntzen zaituztegu" programaren hirugarren tailerra da hau. Jarduerarako, gainerakoetarako bezala, gida didaktiko bat egin da, euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri dagoen "Irati eta higiene pertsonala" haur-liburuan oinarrituta. Liburu hori aitzakia gisa erabiltzen da higiene pertsonalaren garrantziari heltzeko, bai eta eguneroko higiene-ohiturak ezagutzeko eta barneratzeko ere.

Bertan, 2020tik 2023ra bitartean (biak barne) jaiotako haurren gurasoek eta haien seme/alabek izena eman ahal izango dute. Liburutegiko bazkide izatea ezinbestekoa da.

Doako tailer batean izena emateko, tailerrera joateko konpromisoa hartu behar da. Plazak mugatuak dira eta izena ekainaren 17ra arte eman daiteke Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidean. Datu hauek eman behar dira: izen-abizenak, helduaren eta haurraren liburutegiko txartel-zenbakia, haurraren jaiotza-data, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa. Izena emateko plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda ekainaren 18an argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-taulan, eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie posta elektronikoz.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean