Hilabete dugu aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko

03.04.23
Ekonomia eta Ogasuna
Erakundea
Gure herrian dauden 8.229 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 19tik maiatzaren 19ra izango dute borondatez ordaintzeko epea

Udal Diru-bilketa Zerbitzuak datorren apirilaren 19an, irekiko du Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga (TMIZ) ordaintzeko borondatezko epea. Hilabetez egongo da zabalik, maiatzaren 19ko ostiralera bitartean.

Ermuko ibilgailuen erroldan 8.229 ibilgailu motordun daude, eta horien jabe guztiek ordaindu behar dute zerga hau. Ibilgailuen jabe diren 5.478 titularrek ordainagiria helbideratuta dute; beraz, %4ko hobari edo deskontua izango dute fakturan. Pertsona horiek apirilaren 25ean jasoko dute kargua bankuko kontuetan.

Bestalde, ordainagiria helbideratuta ez duten ibilgailuen 2.741 titularrei gutun bat eta dagokion inprimakia bidaliko zaie etxera. Horrela, ordainketa 5 banketxe laguntzaileetako edozeinen leihatilan, kutxazainean edo webgunean egin ahal izango dute: Kutxabank, Caixabank, Laboral Kutxa, BBVA eta Rural Kutxa. Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidearen bidez ere ordain daiteke zerga, inprimakietan agertzen diren kodeak erabiliz. Gure webgune honetan ere esteka zuzena dugu ordainketa pasabidera iristeko. Borondatezko epea igarotakoan, maiatzaren 7tik aurrera, ordainagiriak betearazpen-bidez ordaintzea eskatuko da, eta hasierako errekargua %5ekoa izango da. Errekargu hori %20ra arte iritzi daitekeelarik.

TMIZ Udal-titulartasuneko zuzeneko zerga da, nahitaezkoa. Ermuaren kasuan, erakundeak kudeatzen duen zergarik garrantzitsuena da, bai eragiten dien pertsona-bolumenagatik, bai guztizko diru-kopuruagatik. Ekitaldi honetan 911.173,44 euro biltzea aurreikusten da.

Bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da, edozein motatakoak eta kategoriatakoak direla ere. 9/2005 eta 7/1989 Foru Arauetan xedatutakoaren arabera aplikatzen da, eta Ermuko udalerrian aipatutako zergaren ordainarazpena arautzen du, udalerriko 3. Ordenantza Fiskalaren bidez.

Zerga-kuotak ondoren zehazturiko tarifa taulan jasota daude. Taulatan zehazten da ibilgailu bakoitzari ordaintzea dagokion kopurua ondoren zehazten ditugun faktoreetako baten arabera: potentzia fiskala, plaza kopurua, zama eramateko gaitasuna edo zilindrada.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera