'Hiru mendi Txiki': elkarlanaren adibide handi

25.09.24
'Hiru Txikiak' probaren hirugarren edizioak maila oso altua jarri du

'Hiru Txikiak' kirol probaren hirugarren edizioa festa handia izan da eta neste behin maila igo du, alor guztietan. Ermuak egun handia bizi izan zuen azken larunbatean, kirol-ekitaldi handiak eguraldia lagun izanez, jarduera sozial eta kulturalek egitaraua borobildu zuten. Proba jarraitu eta ibilbidean animatu lagun kopuru zabala, eta azken sailkapenaren emaitzak horrela diote. Antolatzaileek balorazio "oso positiboa" egin dute eta ez da gutxiagorako; datuek hori berresten dute.

Gizonezkoetan bi ermuar eta katalan bat igo ziren podiumera: 1. Julen Olaizola Izagirre (3:56:58, Ermua); 2. Víctor del Águila Pellicer (3:56:59, Porrera) eta 3. Julen Gastón Gorritxategi (4:03:04, Ermua). Katalana izan zen 2023ko irabazlea eta berarekin podiumera igo diren bi ermuarrak entrenatzen ditu. 42 kilometro korrika egitea lau ordu baino gutxiagoan, pertsona gutxi batzuen eskura dagoen balentria da.

Emakumezkoetan,podiora igo ziren: 1. Lorena Guinaldo Mancebo (4:51:07, Eibar); 2. Andikona Albizuri Falcon (5:04:53, Berriz) eta 3. Leire Olazabal Urzuriaga (4:03:04, Deba). Lehenengo ermuarra Ainhoa Portugal Aliende izan zen, 5:46:26ko denboran betez ibilbidea.

Lasterketan 653 pertsonek eman ziten izena emanda 42 kilometrori eta 2.100 metroko desnibelari aurre egiteko asmoz; horietatik 305 trailerako, beste 329 martxarako eta 20 gazte kategorian. Azken hauek 12 kilometroko ibilbidea eta 538 metroko desnibela zuten. Izena eman duten pertsonen %22,1 emakumeak izan dira eta 77,9 gizonak. Horrelako jarduera baten beharrizanei erantzuteko, antolakuntzak 150 laguntzaile zuzen izan ditu, udal honen eta Monroe enpresaren babesa; horrez gain, berrogeita hamar enpresa baino gehiagoren laguntza baita ere, merkataritza, ostalaritza gainerako establezimenduekin batera. Halaber, publikoaren, herriaren, ingurukoen bizilagunen eta estatuko lau puntu kardinaletatik iritsitako zaleen baldintzarik gabeko babesa baita ere.

San Pelaio parkea beteta egon zen egun osoan zehar, fisioterapia taldeen azpiegitura eta intendentziarekin, eta "Lobiano" Elkarte Gastronomikoaren kolaboratzaileekin; 1.100 paella anoa prestatu eta zerbitzatu baitzituzten, edariarekin eta ogiarekin batera  korrikalarientzat eta baita bertaratu zirenentzat ere. Egunari amaiera emateko herriko "Versionarios" taldeak musika kontzertua eskaini zuen.