Iberdrolak behe-tentsioko linea elektrikoa berrituko du San Pelaion

09.04.26
Erakundea
Gizartea
Hirigintza
Obrak kaleko 10 eta 20 zenbakien artean egingo dira eta hilabete iraungo dute

"Iberdrola" konpainiak datorren astean ekingo dio linea elektrikoak berritzen eta gehitzen, Ermuan eskaintzen duen zerbitzu elektrikoa hobetzeko. Enpresak hainbat kanalizazio eta kutxatila egiteko asmoa du, San Pelaio zeharbideko transformazio-zentroko lineak hartzeko eta handitzeko. Horretarako, lurpeko kanalizazio berriak egingo ditu. Bertan, tutuak eta eroaleak sartuko ditu bai ibilbide bai nagusian eta baita deribazioetan ere, kutxetak ere erabiliko dituelarik. Guztira, 96 metro bideratuko ditu zati nagusian, eta 66 metro deribazioetan.
Lanak datorren astelehenean hasiko dira -apirilaren 13an- eta San Pelaioko 10. zenbakitik 20.era doan zatia hartuko dute, horiek biak barne.

Lan horiek eragin puntualen bat izango dute espaloietan, bide publikoan lekua eta aparkalekuak erreserbatzeagatik. Lanak gauzatu ahal izateko eta  segurtasuna bermatzeko. Lan-eremuak seinaleztatuta egongo dira. Gaurkoan jada, seinaleztatuta eta erreserbatuta daude San Pelaio kalearen bi ertzak.

Hirigintza Sailak herritarren laguntza eskatu du lanak aurreikusitakoaren arabera eta hilabeteko epean egin ahal izateko, enpresari eman zaion lizentziarekin bat etorriz.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean