Ikastetxean jazarpena prebenitzeko eta antzemateko gakoak

Udal liburutegiak prebentzio eta detekzio programa bat antolatu du, eta Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari propfesional ohia bertan izango da. Eskola garaian era guztietako irainak eta umiliazioak jasan zituen, bere buruaz beste egiteko pentsamenduraino iritsiz.
Zorionez, Iñakik saskibaloirako zuen ahalmena aprobetxatu zuen eta kirolari esker egoera hura gainditzea lortu zuen. Profesional gisa jokatu zuen ACB ligan eta bere taldearekin Errege Kopa irabazi zuen 1998an. Gaur egun, prebentzio-kanpainetan lan egiten du, bere historia ezagutarazteko eta kontzientziazioaren bidez eskola-jazarpeneko jokabideak desagerrarazten saiatzeko, eta, horrela, horiek ikusten dituztenak ez isiltzen eta salatzen saiatzen da, jokabide horiek jasaten dituzten haurren sufrimendua saihestuz.
Udal liburutegiaren egitarauak udalerriko ikastetxeetako irakasleentzako eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzako hitzaldiak biltzen ditu. Jardueren aurretik, parte-hartzaileek "Subnormal: una historia de acoso escolar" komikia irakurri behar dute, Iñakik haurtzaroan jasandako esperientzia gogorretan oinarrituta.
Era berean, 10 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako prestakuntza-hitzaldi bat programatu du, baina edozein adinetako seme-alabak dituzten pertsonentzat irekita dago. Lobiano Kultur Guneko auditorioan izango da azaroaren 7an, asteartea, 18: 30ean. Aldez aurretik izena eman beharko da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, izen-abizenak adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira, edukiera mugatua baita.
Lotutako albisteak

Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango