"La Infiltrada", "El Llanto" eta "Traineras; pasión por el remo" zine filmak ikusgai Antzokian

05.11.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Karteldegiari amaiera ematen dio igandeko haur emanaldian proiektatuko de "Central Parkeko heroiak" animaziozko film frantsesak

Ermua Antzokiak hiru estreinaldi proiektatuko ditu aste honetan. Emanaldiak ostegunean hasiko dira, Telmo Iragorri zuzendariaren "Traineras, pasión por el remo" dokumentala eskainiko duen zine-klubaren saioarekin. 90 minutu irauten duen zinta honek Kontxako bandera irabazteko borrokan ari diren emakumezkoen bost talderen kirol lana jasotzen du. Datorren ostegunean, 20:30etatik aurrera.

Zine komertzialaren atalean, larunbatean eta astelehenean, 20:30ean, 106 minutuko iraupena duen "El llanto" intrigazko film luzea ikusi ahal izango dugu. Pedro Martín-Calero zuzendariaren filma da eta, besteak beste, Estér Expósito, Mathilde Ollivier, Malena Villa eta Àlex Monner aktoreak biltzen ditu zerrendan. Lan honek Zuzendaririk Onenaren Zilarrezko Maskorra jaso du aurtengo Donostiako Zinemaldian. Hiru emakumeren erretratua da. Denboraren une desberdinetan eta jakin gabe konektatuta daudenak, eta mehatxu bati aurre egin beharko diotenak. Hirurek gauza bera entzuten dute: negar soinua.

Bigarren proposamen komertziala, ETA talde terroristari buruzko thriller bat da, benetako gertaeretan oinarritua, "La infiltrada" titulukoa. Arantxa Echevarria zuzendariaren lana da eta 117 minutu irauten ditu. Aktorren artean Carolina Yuste eta Luis Tosar daude. Hainbat urtez ezker abertzalearen giroan ETA talde terroristaren jarraitzaile gazte bat bezala infiltratu ondoren, polizia agente batek bere helburua lortzen duela kontatzen du zintak: ETArekin kontaktatu eta harremanetan jartzea. Taldeak bere pisuan hainbat atentatu prestatzeko helburua duten bi etakide hartu behar ditu. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandeko 17:00etan gazteenentzako emanaldian, "Central Parkeko heroiak" euskarazko filma ikusi ahal izango dugu. Laburpenak adierazten duenez, irudimen mugagabea duen txotxongiloak eta laguna behar duen pelutxe abandonatuak Central Parkeko bideak zeharkatu eta New Yorkeko hirian adiskidetasun abentura epiko bat biziko dute.

Informazio gehiago Ermua Antzokiaren atalean.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon