'Irakurriz eta ikasiz' irakurketa klubean izen-emateak zabalik

16.10.23
Udal Liburutegia
Udal liburutegiak antolatzen duen zortzigarren edizioa haurrentzako eta gaztelaniaz izango da

4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera. Haur horiek amaren eta/edo aitarekin bertaratuko dira, horiek ere parte hartuko baitute, familia elementu erabakigarria baita haurraren irakurketa-ohituraren garapenean. Gurasoek liburuetan dagoena haurrak ezagutzen duenarekin, gustatzen zaionarekin, gogobetetzen duenarekin eta behar duenarekin lotu dezakete, eta horregatik da garrantzitsua parte har dezatela jardueran.

Irakurketa-klub horretan, abestiak eta errimak landuko dira, liburuak erakutsi eta gomendatuko dira. Liburu horien bidez, haurrek irakurketa-munduarekin lehen harremanak izango dituzte; irudimenarekin, pentsamenduarekin eta hizkuntzarekin jolastu ahal izango dute eta, gainera, modu ludiko batean eta familiekin batera egin ahal izango dute. Era berean, parte hartzen duten familia guztiek haurrentzako liburuen gomendioen zerrenda jasoko dute.

"Irakurriz eta ikasiz" urritik abendura bitartean egingo da, hilean larunbat batez, Lobiano Kultur Gunean eta 12:15etik 13:15era bitarteko ordutegian. Urtea bukatu artean egingo diren saioak urriaren 21ean, azaroaren 18an eta abenduaren 16an izango dira.

Ekimena Mestiza Elkarte Artistiko-soziokulturalak dinamizatuko du.

Doako jarduera da, baina plazak mugatuak direnez, urriaren 18a baino lehen izena eman behar da Liburutegian, 943 179212 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz biblioteca@udalermua.net helbidean. Horrez gain, datu hauek eman behar dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaioteguna, ikastetxea, telefonoa eta aitaren edo amaren posta elektronikoa.

Izen-emateak dauden plazak baino kopurua handiagoa bada, lekuak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurretik jarduera horretan parte hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda urriaren 19an argitaratuko da Liburutegiaren atalean eta horren berri emango zaie izena eman duten guztiei ere.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat