Irakurzaletasuna sustatzeko udal Liburutegiaren lana aintzat hartu izan da beste behin

28.07.23
Udal Liburutegia
María Moliner sarien hogeita hirugarren edizioan, 50.000 biztanletik beherako udalerrietako liburutegientzat

Berrogeita hamar mila (50.000) biztanletik beherako udalerrietako liburutegientzako Maria Moliner Sarien XXIII. edizioak Ermuko udal Liburutegiaren irakurzaletasuna dinamizatzeko lana saritu du. Hori horrela, Udalak 2.772 € jasoko ditu Liburutegiak liburu eta aldizkariak erosi eta bilduma aberasten jarrai dezan.

Edizio honetan 560 liburutegi baino gehiago aurkeztu dira deialdira, eta horietatik 370ek jasoko dute dirulaguntza, Kultura Ministerioak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMPek) deitutako lehiaketaren baitan.

Ermuko Udal Liburutegiak, oraingoan, "Mil maneras de disfrutar leyendo" izeneko proiektua aurkeztu zuen. Bertan, urtean zehar kalitatezko animaziozko programazio egonkor bat eta liburutegiaren eguneroko zerbitzuaren kudeaketan eta arretan jartzen den arreta uztartzeko asmoa azaltzen da. Gainera, proiektu honetan aipamen berezia egiten zitzaion gure herriko historiaren alderdi batzuk jasotzen dituen komikiaren edizioari.

Epaimahaiak 67 punturekin baloratu du programa hau. 10.000 €-ko saria jasoko duten 10 liburutegi onenen zerrenda ixten duen liburutegiak baino 9 puntu gutxiagoz.

Nolanahi ere, Ermuko udal Liburutegiak sari hau herritar guztiei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko eta irakurketaren balioa eta plazera sustatzen jarraitzeko lanean jarraitzeko pizgarri bezala baloratzen du eta, aldi berean, edizio honetan saritutako liburutegi guztiak zoriontzeko aprobetxatzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat