Israelek Palestinako herriari egindako bonbardaketak salatzeko manifestazioa

21.03.25
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Gizartea
Gaur egingo, arratseko 7etan, O. Kardinalaren plazatik abiatuta

‘Ermua Palestinarekin Ekimena’k manifestazioa deitu du gaurko, martxoak 21, Israelek Palestinaren aurka egindako bonbardaketak salatzeko. Astelehen gauean 400 pertsona baino gehiago hil zituen armada sionistak AEBren laguntzarekin, horietatik 174 haurrak. Manifestazioa Plazatik abiatuko da 19:00etan.

Ekimenak bidalitako mezuan dio “su-etenak iraun duen 2 hilabeteetan, Israelgo gobernuak behin eta berriz urratu du akordioa eguneroko hilketa puntualekin eta laguntza humanitarioa martxoaren hasieratik guztiz blokeatuta egotearekin. Hornidura elektrikoa ere erabat eten du joan den astetik, eta giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeek gizateriaren aurkako krimentzat jo dituzte neurri hauek”.

Ermua Palestinarekin Ekimenak uste du garaia dela Europar Batasunak behingoz Israelgo estatuari laguntza emateari uzteko. Genozidio hau ezingo litzateke gauzatu nazioarteko komunitatearen konplizitaterik gabe. Europar Batasuneko herrialde guztiek, Estatu Batuek bezala, beren harreman militar, komertzial eta diplomatikoak mantentzen dituzte Gazako herri palestinarraren sarraskiaren arduradunekin, eta gobernu batzuek, Espainiakoak kasu, zibilen heriotza deitoratu duten arren, horietako inork ez du Israelgo gobernuaren aurkako presio-neurri zehatz bakar bat ere hartu. Aldiz, erabakia alderantzizkoa izan zen Errusiaren kasuan, Ukraina inbaditu eta 2 egunera zigorrak ezarri baitzitzaizkion.

Hori dela eta, Emua Palestinarekin Ekimenak uste du ezinbestekoa dela gizartea kalera ateratzea gure agintariei behingoz erreakziona dezatela eskatzeko, eta Israelekin harreman komertzialak eta militarrak haustea erabaki dezatela, presazko zigorrak aplikatuz, NBEren Palestinarako kontalariak eskatu duen bezala.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.26
‘Oilarraren jokoak’ hasiera emango 2026ko Inauteriei

Gaurko jarduerak oilarraren jokoa, Xaibor DJaren emanaldia eta Ermua Kantuan kalejira izango dira
Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa
Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei