Jaialdi batez amaiera emango dio ‘Mundu bat bertso' proiektuak aurtengo ikasturteari

22.05.26
Hezkuntza
Euskara
Gizartea
150 ikasle inguruk kantatuko dute datorren ostegunean Antzokian, 17:30etik aurrera

"Mundu bat bertso" proiektuak aurtengo ikasturteari amaiera emango dio datorren astean. Ermuko Lehen Hezkuntzako azken urteetako eta Institutuko ehun eta berrogeita hamar inguru (150) ikaslek parte hartuko dute Antzokian egingo den "Ermuko Bertso Topaketa" jaialdian, 17:30etatik aurrera. Sarrera librea eta doakoa izango da. Jaialdi horrek amaiera emango dio ikasturte honetako jardunari eta ikasleek inprobisazioaren artean eskuratutako trebetasunak eta ezagutzen erakusleiho izango da. Mikel Inuntziaga musikari eta abeslariak hartuko du parte, baita Irune Basagoiti bertsolari ermuarrak eta Bittor Altube abadiñarrak ere. "Mundu bat bertso" proiektua Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean garatu da.

Duela ia hamar urte abiatu zen proiektua, ahozko komunikazioa lantzea du helburu duena, bertsolaritzaren baliabideak erabiliz. Bertsoek hizkuntzaren normalizazioan laguntzen dute, haur eta gazteen artean euskara erabiltzeko motibazioa dira, hizkuntza prestigioa emateaz gain.

Bertsolaritzak balioa eransten dio eskolari; ahozko komunikazioa eta komunikazio-estrategien aprobetxamendua hobetzen laguntzen du; hizkuntza-sormena areagotzen du; jendaurrean hitz egiteko oztopoak gainditzen laguntzen du; ideiak ordenatzen eta azaltzen laguntzen du, eta abar. Azken batean, komunikatzaile onaren oinarria da.