Jardueraz beteriko haurrentzako kanpaldia izango dugu Ermuan

07.04.25
Hiri Hezitzailea
Hezkuntza
2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoek parte hartu dezakete eta izen-emateak zabalik daude apirilaren 28a arte

Ermuko Udalak eta Haurren Kontseiluak haurrentzako kanpaldi dibertigarria antolatu dute elkarlanean. 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako umeei (LH 2, 3 eta 4 mailak) zuzendutako doako ekimena da, eta datorren maiatzaren 31n, larunbata, izango da.

Iazko ikasturteko Haurren Kontseiluak proposatutako eta aurten landutako ideiei esker eratu da kanpaldia, eta sorpresaz jositako programa San Pelaio parkean hasiko da 17:00etan. Bertan bilduko dira parte-hartzaile guztiak, eta begiraleen laguntzaz, taldeak osatuko dituzte dinamika eta jolas ezberdinetaz gozatzeko. Etenik gabeko arratsalde biziaren ostean, indarberritu ahal izateko, txikiek euren afaria prestatzeko eta dastatzeko aukera izango dute Ermua, Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin proiektuko kideekin batera. 

Dibertsioa ez da afariarekin amaituko: guztia jaso eta txukun utzi ostean, Miguel Angel Blanco kiroldegiko kantxan ondo pasatzen jarraituko baitute musikaz beteriko jarduerekin. Kanpaldia, lotarako gunea, kantxan izango da, eta maiatzaren 31tik ekainaren 1erako gaua bertan pasatuko dute parte-hartzaileek.

Ekainaren 1ean, igandea, goizeko 10etan amaituko da jarduera, eta San Pelaio parkea izango da haurren eta euren familien topagunea.

Izen-emateak zabalik

Kanpaldian parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da honako online eskaera-orria betetzea, eskatzen diren datu guztiak behar bezala adierazita, apirilaren 28a baino lehen. Edukiera kontuak direla eta, partaidetza 100 pertsonetara mugatuta dago, eta eskaerak izen-emate ordenean onartuko dira. Jarduera doakoa da.

Gogorarazi nahi dugu ekintza sorta mugatuta dagoela 2015, 2016 eta 2017an jaiotako pertsonentzat, eta ez da onartuko beste adin batzuetako haurrentzako inskripziorik. Helduak ere ezin izango dira kanpaldian sartu, ekitaldia langile kualifikatuek eta arduradunek gidatu eta gainbegiratuko baitute.

Informazio guztia eskuragarri dago lerro hauen azpiko Dokumentuak atalean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar