Jolasak eta dibertsioa guztiontzat Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

24.11.23
Día Internacional de las Ciudades Educadoras - Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna
Hiri Hezitzailea
Haurren Kontseilua
Hezkuntza
Orbe Kardinalaren plazan jolasak izango dira azaroaren 30ean, osteguna, arratsaldean

Ermua Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sareko kide da 2017tik, eta horregatik ospatuko du datorren ostegunean, azaroak 30, Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna.

Orbe Kardinalaren plazan zazpi jarduera dibertigarri izango dira, haurrek eta herritarrek oro har gozatu ahal izateko. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, eta 19:30ak arte, parte hartzaileek ludoteka handian, sukaldaritza osasungarriaren tailerrean, belaunaldien arteko jokoetan, imanen tailerrean, puzzle erraldoietan eta mural parte-hartzailean jolastu ahal izango dute. Gainera, egunari amaiera emateko, zumba klase dibertigarria eskainiko da.

Euria eginez gero, jarduera horiek guztiak Merkatu Plazan izango dira.

Lerro hauen osteko kartelean ikus dezakezue egitarau osoa.

Hiri Hezitzaileetan, kultura sorkuntza eta ikaskuntza iturri da, aurtengo leloak dioen bezala. Ospakizun honen bidez, hiri hezitzaileetako kultur eragile guztiak mobilizatu nahi dira, ospakizun dinamiko eta parte-hartzaile batean, elkarrizketa sustatzeko eta udalerriak eskaintzen dituen aukera artistikoak ezagutarazteko eta sinergia eta ikaskuntza berriak sortzen laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da