Jolasaren Nazioarteko Egun arrakastatsua bigarrenez Ermuan

08.05.23
Un mundo de arena | Hareazko mundua
Haur eta familiek kirol, arte, aisialdi, tailer eta ikuskizunez gozatzeko aukera izan dute

Ermuak Jolasaren Egunaren bigarren edizioa ospatu du larunbat honetan, maiatzak 6. Merkatu plazak programazio anitza hartu du, non ehunka haur eta familiak kirol, arte, aisialdi, tailer eta ikuskizunez gozatzeko aukera izan duten.

Eguerdian, metroflexia kaleko animazioak magia-trikimailu dibertigarriekin, malabareekin eta metrodun irudiekin harritu ditu txikiak eta ez hain txikiak.

Arratsaldean, Merkatu plazaren atarian, burbuila ikuskizun musikalak hasiera eman dio egun koloretsu bati. Instalazioek, banderatxoekin eta puxikekin egindako irudiekin apainduak, xake partidak, montessori jokoak, metroflexia ikuskizun eta tailerrak eta munduko jolasak eskaini dituzte. Ermua-Mallabia OLHko Institutuko aurpegi eta azazkal pintaketek, eskulan tailerrek eta kirol guneak haur eta familia ugari erakarri dituzte Merkatuko beheko solairura, eta beste hainbeste lagunek mural kolektiboa koloreztatuz eta hareazko gazteluak eginez gozatu dute San Pelaio kalean.

Ospakizunaren argazki laburpena uzten dizuegu jarraian.