'Jurassic World: Dominion', gaur kaleko zine emanaldia kalean
Udako zine saioak "Jurassic World: Dominion" izenburua iragarrita du gaurko, Colin Trevorrowk zuzendutako pelikula iparramerikarra. 2021ean estreinaturiko ekoizpen honek 146 minutu irauten ditu eta doan ikusi ahal izango dugu Orbe Kardinalaren plazan, 22:00etatik aurrera. Dinosauroak berpizteko abenturari buruzko jarraipena. Zientzia-fikzioa eta fantasiazko zinema.
Filma Razzie Sarietarako izendatuta egon da – emakumezko aktorerik txarrena, gidoirik txarrena eta aurre kuelarik txarrena- eta Annie sarietarako – animaziokoa ez den film batean pertsonen animaziorik onena – eta Saturn sarietarako b aita ere– zientzia fikziozko film onenagatik eta efektu berezi onenengatik-. Kritikaren iritziz, "akzioa geldiezina da, trama paralelo desberdinen hariak ondo lotzen dira, nahiz eta abenturak indar gutxi duen eta sostengu dramatikorik izan ez".
Sinopsia
Nublar uhartea suntsitu eta lau urtera, dinosauroak orain mundu osoko gizakiekin bizi dira eta ehizan ari dira. Oreka hauskor horrek etorkizuna birmoldatuko du eta, behingoz, gizakiek harraparien gailurrean jarraituko duten erabakiko du, kreazioko animalia beldurgarrienekin partekatzen duten planeta batean.
Udako zinemak eskaintzaren erdia bete du. Programatutako zortzi filmetatik gaur bosgarrena ikusi ahal izango dugu. Aste honetan bi proiekzio izango ditugu: astelehen honetakoa eta asteazkenekoa (hilak 23) ‘Competencia oficial’.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian