Kadete Mailako VII. Futbol Txapelketa jokatuko da apirileko lehen larunbatean

02.04.24
Kirolak
Gizartea
Zortzi klub lehiatuko dira apirilaren 6ko txapelketan Teodoro Zuazua eta Betiondo zelaietan

Ermua Kirol Elkarteak Tenneco Monroe Kadete mailako Futbol Txapelketaren zazpigarren edizioa antolatu du. Txapelketa apirilaren 6an, jokatuko da Teodoro Zuazua Udal Zelaian eta Betiondo kirol gunean.

Futbol txapelketa honetan zortzi klub bilduko ditu guztira, bi taldetan banatuta. Ermua CD etxeko taldearekin batera, Athletic Clubeko, Villarrealeko eta Deportivo Alaveseko kadeteek A multzoan jokatuko dute, eta Atletico Madrileko, CA Osasunak, Realak eta SD Eibarrek B multzoan neurtuko dituzte indarrak.

Norgehiagokak 9:30ean hasiko dira, eta goizean zehar jokatuko dira partidak.

Merezitako atsedenaldiaren ondoren, Teodoro Zuazua zelaiak hartuko du txapelketaren azken txanpa. 16:00etan, A multzoko lehenak B multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du, eta 16:45ean, B multzoko liderrak A multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du.

Finalerako txartela lortzen ez duten bi taldeek 3. eta 4. postuengatik jokatuko dute 17:30ean, eta 18:15ean izango da final handia.

Txapelketak Ermuko Udalaren eta Tenneco Monroeren babesa du, eta Arral Distribuciones, Bar Ambigú, Calderería Aldapa eta Malengo, Garlopa, Leku Eder, Txalaparta, Aldapa, La Kolina, Centro Gallego eta Centro Andaluz elkarteek parte hartzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik