Kaikorreko (Kenya) misioko Marianita mojak Ermuan izango dira

09.03.23
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Gizartea
Jesusen Santa Mariana ordenako erlijiosoak Ermura etorriko dira gure udalak parte hartzen duen nazioarteko lankidetza proiektuaren berri ematera. Ikastetxeak bisitatuko dituzte, alkateak harrera egingo die eta hitzaldi-solasaldi batean parte hartuko dute.

Consuelo Pillajo eta Blanca Vera, Jesusen Santa Mariana (Marianita ahizpa edo mojak) ordenako erlijiosoak, Kaikorren (Kenya) lanean ari direna, bihar -martxoaren 10ean- gure udalerria bisitatuko dute. Misio horrek Afrika ekialdean Euskal Elizbarrutiko Misioen (MMDDVV) babesa du. Ermuko Udala 2021ean hasi zan Elizbarrutietako Misioekin elkarlanean eta zazpi haurtzaindegiren mantenurako Proiektua bultzatzen. Mojal ikastetxeetara joango dira goizean nazioarteko lankidetza proiektuaren berri ematera eta, arratsaldean, herriko alkatearekin elkarrizketatuko dira eta Lobianon egingo den hitzaldi-solasaldi batean parte hartuko dute.

Proiektua Turkana deritzan biztanleriari zuzenduta dago, eta muturreko azpigarapen-egoeran bizi den gutxiengo etnikoa da, biziraupen-ekonomian bizi irauten duena. Proiektuak honako zentro hauek ditu: nutrizio-errehabilitaziorako zentroak (haurtzaindegiak), etengabeko arretako banaketa-zentroak eta inguruko biztanleei arreta emateko unitate mediko mugikorrak. Hainbat proiektu gauzatu dituzte edateko uraren azpiegiturak eta sareak eraikitzeko.

Haurtzaindegietan 900 haur ingururi arreta ematen zaie, egunean bi otordu ematen zaielarik, eskolaurreko hezkuntza oso oinarrizkoa eta gutxieneko asistentzia medikoa. Emakumeek autonomia pertsonala hobetzeko laguntza ere jasotzen dute, eta haiekin lan egiten da nekazaritza sustatzeko, bizirauteko bitarteko gisa.

Goizean, mojek ikastetxeetako hainbat gela bisitatuko dituzte nazioarteko lankidetza proiektu honen berri emateko.

Arratsaldeko 5etan Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak harrera egingo die.

Arratseko 6etan hitzaldi irekia parte hartuko dute Lobianon, ‘Las Voces del Sur’ izenburupean.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik