Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak
Ermuko Udaleko Hiritarren Segurtasun Alorra eta Udaleko Brigada lanean ari dira matxuratutako eta zerbitzurik gabeko Kaltxangoko semaforoak konpontzeko.
Azken hilabeteetan, hainbat deskonexio izan dira inguru horretako semaforoetan. Aldi horretan, Hiritarren Segurtasun Alorra hainbat enpresarekin harremanetan jarri da arazoari irtenbidea emateko. Tokiko instalazioak ikuskatu ondoren, ikusi da akatsak ez direla semaforo-sistemen ondorio, kableen kanalizazioaren ondorio baizik.
Aurreko egunetako euriteek kableatuari eragiten dioten ur-iragazketak eragin dituzte. Ondorioz, semaforoen seinaleak deskonektatu egiten dira.
Joan den ostiraletik, apirilaren 11tik, Udal brigada lanean ari da matxura dagoen puntu zehatza aurkitzeko eta arazoa lehenbailehen konpontzeko. Bitartean, herritarrei ulermena eta barkamena eskatzen zaie gertakari horrek sor ditzakeen eragozpenengatik.
Lotutako albisteak
Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin