Kirola beti; baita Gabonetan ere

02.12.25
Kirolak
Gizartea
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian

Ermua Kirolak ekitaldi berezien egitaraua antolatu du abendurako, Gabonak direla eta. Kiroldegiko abonatuek doako jarduerak izango dituzte hurrengo hiru ostiraletan eta indoor zikloko bi kirol maratoi Gabon Gaueko eta Urtezahar gaueko goizetan. Interesatuek M.A. Blanco kiroldegiko lehen solairuko fitness aretoan eman behar dute izena. Edukiera mugatua da eta plazak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Hona hemen egunen eta jardueren xehetasunak:

  • Abenduak 5, ostirala
    • 16:30etan: Zumba
    • 17:30etan: K-Stretch
  • Abenduak 12, ostirala
    • 17:30etan: Batxata bikoteka (bertaratutakoen artean antolatuko dira).
    • 18:30etan: Indoor zikloa
  • Abenduak 19, ostirala
    • 18:30etan: Meditazioa
    • Erlaxaziora, estresaren kudeaketara eta ongizate orokorrera bideratutako saioa.
  • Gabonetako Maratoi Bereziak
    • Abenduak 24 – Ziklo indoorreko maratoia 09:00etatik 12:00etara.
    • Abenduak 31 – Ziklo indoorreko maratoia 09:00etatik 12:00etara

Lotutako albisteak

Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak
Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun
Imagen
26.08.26
Kaleko zinema-zikloak agur esango digu gaurkoan

‘Los pecadores' filmaren proiekzioa azkena izango da. Plazan, 22:00etan