Koadernatzen ikasteko tailerra antolatu du Kultura sailak

17.09.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Interesa duten 18 urtetik gorako pertsonentzat izango eta urrian egingo da Lobianon

Udal Kultura sailak ikastaro berri bat iragarri du; koadernatzeko teknika ikasteko. Interesa duten 18 urtetik gorako guztiei  zuzendutako ikastaroa da eta Lobiano Kulturgunean emango da urriko astelehenetan, 18:30etatik 20:30etara bitartean. Gehienez 15 parte-hartzailerentzako lekua dago ikastaroan, horrek 8 ordu iraungo duelarik; bi ordu urriaren 6, 13, 20 eta 27an, astelehenetan.

Izen-ematea bihar, irailak 18, irekiko da, taldea partaidez bete arte. Ikastaroak 25 euroko prezioa du oro har, eta 22,5 eurokoa ikasle, erretiratu, langabetu eta gazteentzat. Deskontuari heldu ahal izateko, parte-hartzaileek aurreikusitako egoeraren batean daudela egiaztatu beharko dute: Lanbideko txartelak eta/edo Gazte Txartela.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean