Kokoteraino dagoen irakasle bat, komunitate isolatu bat, Alaskan galdutako soldadu bat eta abentura bat dinosaurioekin, aste honetan Ermua Antzokian

06.10.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia

Aste honetako programazioak lau film eskainiko dizkigu: jatorrizko bertsioan eta azpititulatuta emango den zineklubeko saioa, bi film komertzial eta haurrentzako abentura animatua

Ostegunean, hilak 8, zineklubeko saioan, "Bad Apples" proiektatuko da, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Saoirse Ronan protagonista duen filmak Maria du ardatz, hamar urteko haurren gela bat motibatzen ahalegintzen den lehen hezkuntzako irakaslea. Hala ere, ikasle errebelde eta kaotiko batek gero eta zailago jartzen dio lana, eta haurraren jokabidea kontrolaezin bihurtzen joango da. Bere ibilbide profesionala jokoan duela, Mariak hainbat erabaki oker hartuko ditu. Erresuma Batuko ekoizpen hau 20:30ean proiektatuko da.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean, hilak 10, eta astelehenean, hilak 12, "Enjambre" filma iritsiko da. Thriller honek landa-eremuko herrixka isolatu batean kokatzen du istorioa. Lluc-ek dena galdu du Albak irtenbide bat eskaintzen dionean: baztertu talde batek itxurazko harmoniaz bizi den komunitate batean sartzea. Pablo Molinero eta Cristina Fernández dira filmaren protagonistak, eta suspensea eta landa-bizitza uztartzen ditu.

Bigarren proposamen komertziala "El corazón de la bestia" izango da, Brad Pitt protagonista duena. Larunbatean, hilak 10, eta igandean, hilak 11, ikusi ahal izango da. James Belmont ofizialak eta Odín bere borroka-txakurrak hegazkin istripu bortitz batetik bizirik ateratzea lortuko dute, baina Alaskako paraje basati eta arriskutsuan harrapatuta geratuko dira. Bertan, ingurune gogorrari aurre egin beharko diote elkarrekin.

Azkenik, igandean, hilak 11, haurren txanda izango da "La Patrulla Canina: la Dino Película" filmarekin. Abentura berri honetan, txakurkumeak uharte tropikal ezezagun batean geratuko dira naufrago, euren ontzia ekaitz misteriotsu batek harrapatu ostean. Uhartea dinosauroz beteta dago, eta bertan Rex ezagutuko dute, urteak uhartean galduta daramatzan eta dinosauroen inguruan aditu bihurtu den txakurkumea.

Ordutegi guztiak

  • Bad Apples (V.O.S.): urriak 8, osteguna, 20:30ean.
  • Enjambre: urriak 10, larunbata, 19:30ean, eta urriak 12, astelehena, 20:30ean.
  • El corazón de la bestia: urriak 10, larunbata, 22:00etan, eta urriak 11, igandea, 19:30ean.
  • La Patrulla Canina: la Dino Película: urriak 11, igandea, 17:00etan.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat