Kontsultatu TAO aparkalekuetako plaza libreak modu erraz eta arinean

Ermuko Udalak herriko merkataritza sektorea modernizatzeko eta digitalizatzeko lanean jarraitzen du. Bide horretan beste urrats bat emateko eta herritar guztiei merkataritza-gunerako sarbidea errazteko, libre dauden aparkaleku plazak zenbatzeko sistema jarri da martxan Ermuko saltokitik gertu dauden TAO guneetan. Horrela, udalerri barruko aparkaleku bilaketak arindu nahi dira, eta Ermuan erosketak egin nahi dituzten ibilgailuetako gidariei alferrikako itzuliak saihestu.
Aste honetan zehar ezarri den sistema honek aparkalekuen okupazio-egoerari buruzko informazioa jasotzen du. Guztira 48 aparkaleku egongo dira monitorizatuta: 14 Karabixan, 15 Goienkalen eta 19 Diputazion.
Ekimen hau IoT (Gauzen Internet) irtenbide bat da mugikortasunaren kudeaketa adimendunerako (Smart Parking). Gainazaleko sentsore batzuk ipintzen dira aparkalekuetan, gailuaren gainean automobilak noiz jartzen diren ziurtasunez jakiteko, %99tik gorako fidagarritasuna bermatuz.
Aparkalekuetako erabiltzaileek denbora errealean jakin ahal izango dute zenbat plaza dauden libre hiriapp.ermua.eus Web Aplikazio Progresiboaren bidez. Aplikazioaren barruan, beheko aldean, Irisgarritasun Mapa izeneko atal bat dago. Bertan, nahi den TAO eremua hauta daiteke eta denbora errealean jakin daiteke zenbat aparkaleku geratzen diren libre eremu horretan.
Irtenbide horri esker, trafikoa modu eraginkorrean kudeatu ahal izango da, ingurumen-aztarna murriztuz eta zerbitzuaren kalitatea hobetuz. Horrela, hiri-mugikortasuna hobetzeko urrats garrantzitsua eman da, eta Smart City baterantz bidea egiten jarraitu.
Web aplikazio progresiboa (APW)
Gaur egun oso hedatua dago telefono mugikorraren erabilera, komunikatzeko nahiz informazioa bilatzeko, eta hori baliatuta, hiriapp.ermua.eus APW berriak zerbitzu sorta bat eskaintzen du edozein plataformatatik eskura daitezkeenak eta merkataritza-arloko erabiltzaileei zuzendutakoak. Aplikazio honetan, informazioa etengabe eguneratuko da, tokiko establezimenduek sare sozialetan argitaratzen dituzten edukiez eta Udalaren webguneaz elikatuko baita.
HiriApp tresnaren bidez, herritarrek saltokiei eta ostalaritzari buruzko informazioa, eskaintzak eta udalerriko kultura- eta aisialdi-eskaintzari buruzko berriak eskuratu ahal izango dituzte, baita denbora errealean herriko TAO guneetako aparkaleku-plazen okupazioa ikusi ere. Horrela, merkataritza-arlora eskaria erakarri eta atxiki nahi da, sektorearen digitalizazioa bultzatu eta tokiko merkataritza kontsumo-ohitura berrietara egokitu; izan ere, gero eta pertsona gehiagok egiten dituzte online erosketak, mugikorraren bidez ordaintzen dute edo sare sozialak erakusleiho gisa erabiltzen dituzte. Horregatik, tokiko saltokiek sektorean duten presentzia hobetu behar dute.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren