Kultura sailak 2025eko Inauterien kartel lehiaketa ireki du

03.12.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Lan edo proposamenak 2025ko otsailaren 3ko gauerdira arte aurkeztu ahal izango dira

Ermuko Udal Kultura Sailak 2025eko inauterietako kartel lehiaketa deitu du. Lehiaketan parte hartzea libre da eta proposamenak 2025ko otsailaren 3ko gauerdira arte aurkez daitezke. 500 euroko sari bakarra dago, eta epaimahaiak otsailaren 10ean aukeratuko du lan irabazlea, eta, ondoren, bere ebazpena jakinaraziko du. Parte hartu nahi dutenek izena online eman behar dute mundoarti.com plataforma digitalean, datuak bete behar dituzte, lana ‘jpg’ formatuan erantsi behar dute, gehienez ere 5mb-ko tamainarekin, eta Ermuko Inauterietako Kartel Lehiaketa 2025 leloa jarri behar dute.

Lehiakide bakoitzak, gehienez, beste kartel-lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diren jatorrizko hiru lan aurkeztu ahal izango ditu. Aurkeztutako lanek ezin izango dute pertsonenganako errespetu falta-mezurik jaso; epaimahaiaren iritziz adierazpen edo sinbologia matxista edo sexista dutenak edo herritarrentzat oro har iraingarriak izan daitezkeenak baztertu egingo dira.

Aurkeztutako kartelek, gaiaren aldetik, inauteriei buruzkoak izan beharko dute, edozein ikuspegitatik begiratuta ere, eta nahitaez Ermuko Inauteriak 2025 goiburua edo errotulua adierazi beharko dute.

Lehiaketako oinarriak.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen