Larunbatean denboraldiari hasiera emango dio ‘Arratsaldean kontu kontari’k

14.11.23
Udal Liburutegia
Lehen ipuin kontatze saioa euskaraz 17:30etan hasiko da

Larunbatean -azaroaren 18an- Liburutegiak antolatuta, ikasturte honetako euskarako lehenengo ipuin kontatze saioa, “Arratsaldean kontu kontari” titulukoa, izango da. Ipuin saioaren izenburua "Joalduen soinua" da eta 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Ipuin kontalaria Birjiñe Albira izango da.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da. Sarrera doakoa da. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu behar da plaza, azaroaren 13tik (astelehena) aurrera 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo helbide elektroniko bat, biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik