Lasaitasuna nagusi bozketen lehen orduetan

Hauteskunde-mahaietako taldeak osatzeko hainbat ustekabeko izan ondoren, 09:00etan hasi dira 2023ko Udal eta Foru Hauteskundeetarako bozketak. Sei hauteslekuetako hogeita bi mahaiak zabalik daude 20:00ak arte, 18 urtetik gorako 12.409 ermuarrek botoa eman ahal izan dezaten.
Hauteskunde-mahai bakoitzean bi hautestontzi aurkituko ditugu: bat gardena edo zuria, Toki Hauteskundeetarako, sei hautagai-zerrendarekin, eta sepia/laranja bat, Bizkaiko Batzar Nagusietarako, zazpi alderdirekin.
Hautesleen errolda 12.409 lagunekoa da, aurreko Udal Hauteskundeetan baino 249 gutxiago.
Goiztiarrenek botoa ematen dute jada, eta lasaitasuna da nagusi sei hauteslekuetan.
Abiapuntu zabalik dago hautesle-erroldaren eta kolegioen inguruko kontsultak atenditzeko
Hauteskunde egun guztietan, herritarrak herriko Hautesle-erroldan dauden edo ez eta bozkatzea non dagokien galdezka ibili ohi dira. Horri konponbidea emateko, herritarren kontsultak Abiapuntun zuzenean jaso eta erantzungo dira gaurkoan. Inork kolegiora joan eta bozkatu ezin badu erroldan inskribatua ez egoteagatik, Abiapuntura jo dezake akatsa edo omisioa den argitzera.
Kontsulta egin eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, hautesleari Berariazko Errolda Zertifikazioa luzatuko eta zein kolegio eta mahai dagokion adieraziko diote. Berariazko Errolda Zertifikazioa Hauteskunde-erroldan inskripzioa lortzeko ezohiko bidea ez ezik, hauteskunde-mahaiaren aurrean probatzeko medioa dela dio Hauteskunde Batzorde Zentralak behin eta berriz bere idatzi-agirietan.
Kontsulta horiek Abiapuntura bertara etorriz edo baita 943 17 91 42 telefono zenbakira deituz ere egin ahal izango dira. Kasu honetan, ordutegia ondokoa da: goizez 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara bitartean.
Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean arduratzen ari dira herriko segurtasunaz
Hauteskunde-kolegio egoitza guztietan agenteak daude, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta hauteskunde eguna normaltasunez gauzatzen dela ziurtatzeko. Dispositiboa Eusko Jaurlaritzako Barne sailak diseinatu eta koordinatu du. Gurean, dispositibo horren barne eta elkarlanean ari dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko