Lauko Ermuko Errotabarrik herriarekin ospatuko du Urrezko Ohorezko Mailara igo izana
Ermuko Udalak harrera ofiziala egingo dio 2026-2027 denboraldian emakumezkoen Urrezko Ohorezko Mailan arituko den Lauko Ermuko Errotabarri klubeko senior taldeari. Taldeak ametsa bete du aurtengoan: Ligako lehen sailkatua eta txapelduna, eta lehena baita ere A Cañizan (Pontevedra) ospatutako igoera fasean. Gainera, Bizkaia Kopako finala jokatuko du datorren larunbatean, hilak 30ean. Mailaz igotzea mugarri gogoangarria da -ez esaldi hutsal bat- bai klubarentzat bai herriko kirolarentzat. Goi-mailan kokatzen du; elitean, eta mugarri historikoa da herriko kirolarentzat.
Ekitaldi instituzional hurbil eta herrikoia izango da, taldearen kirol-lorpena aitortzeko, herritar guztientzat irekia izango den ospakizun partekatuan.
Jokalariak, teknikariak eta zuzendaritza M. A. Blanco kiroldegitik irtengo dira Ermuko kaleak zeharkatuko dituen tren batean, ermuarren zorionak eta beroa jaso ahal izateko.
Aurreikusitako ibilbidea honako hau izango da: Udal Kiroldegia, Diputazio, San Pelaio, Zearkale, Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbideak, autobide zaharrera sartzeko puntúan vuelta, Gipuzkoa Etorbidetik berri ere, Abeletxeko tuneleraa, Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, Valdespina Markesaren kaletik Udaletxeraino.
Martxoak 8 plazan zaleen gunea jarriko da, musika eta txosna
19:30ak aldera iritsiko direla aurreikusten da. Ate nagusian, alkateak taldeari harrera egingo dio jokalariei, entrenatzaile eta zuzendaritzari lagunduko die udaletxe barrura eta Osoko bilkuren aretora.
Hitz batzuen ondoren, taldea balkoi nagusira aterako da herritarrak agurtzeko eta momentua partekatzeko. Alkateak eta klubeko, teknikarien eta jokalarien ordezkariek hitz egingo dutela aurreikusi da.
Ospakizunak Martxoak 8 plazan jarraituko du, non Fan Zonea egongo den, musikaz eta klubaren txosnaz. Ekitaldia 23:00ak aldera amaituko da.
Beatriz Gamiz Ermuko alkatearentzat igoera hau "harrotasun izugarria da Ermuarentzat eta pozez beterik gaude herri osoan. Lauko Ermuko Errotabarri ametsak landu eta jazartzen diren adibidea da; arrakastak esfortzuz eraikitzen dira eta Ermuko emakumezkoen kirolak oraina eta baita etorkizuna ere badauka".
Gamizek ospakizunean parte hartzera animatu ditu ermuarrak: "Jokalariek, talde teknikoak eta klubak Ermuaren maitasuna sentitzea nahi dugu. Ostiral honetan aukera ederra dugu kalera irten eta elkarrekin Zorionak esateko".
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Urteko azken lauhilekoari dagozkionak