Liburutegiak 'Bookface' argazki lehiaketa berrantolatu du

02.07.26
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Aurtengoa V. edizioa da eta lanak irailaren 18ra arte aurkez daitezke

Udal Liburutegiak Bookface lehiaketa antolatu du, bosgarren udaz segidan. Sormena, argazkigintza eta irakurketa uztartzen ditu, herritarrak liburuetara modu original eta dibertigarrian hurbiltzera animatzeko. Lanak irailaren 18ra arte aurkez daitezke.

"Bookface" teknika ilusio optikoa sortzean datza, liburu baten azala pertsona baten aurpegiarekin edo gorputzarekin bat eginez, biak irudi bakar batean integratzeko. Emaitza irudimenaren, sormenaren eta enkoadraketa perfektua aurkitzeko trebetasunaren araberakoa da.

Lehiaketa adin guztietako partaideentzat zabalik dago eta hiru kategoria ezarri dira: 14 urtetik beherakoak, 15 eta 40 urte bitartekoak eta 41 urtetik gorakoak. Kategoria bakoitzean saria berdina izango da; liburu sorta eta udazkenean Antzokian programatutako ikuskizun baterako bi sarrera.

Parte hartzea oso erraza da. Bookface-aren teknika jarraitzen duen argazkia egin eta biblioteca@ermua.eus postontzi elektronikora edo WhatsApp-era bidali (https://wa.me/34943179212). Argazkiaren ondoan, lehiakidearen izena, bi abizenak eta adina adieraziko ditugu. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta horrek liburu, agertoki eta konposizio desberdinekin esperimentatzeko aukera ematen du.

Lehiaketa honetan parte hartzeak, saritutako konposizioak Udalaren web orrian eta sare sozialetan zabaltzeko baimena ematen dela darkar inplizituki.

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat