Liburutegiak haurrentzako bi tailer berri antolatu ditu eta izen-emateak ireki ditu

09.04.24
Udal Liburutegia
Gizartea
Apirilean eskulan tailerra eta yoga tailerra egingo ditu

2018-2019 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago eskulan tailerra, eta ordubeteko hiru saio izango ditu bakoitzak, hiru astelehen jarraian, 17:30etik 18:30era, liburutegi bertan. Eskulanak apirilaren 22an, 29an eta maiatzaren 6an egingo dira euskaraz.

Apirilaren 22ko saioan parte hartzaileek zapi bat margo bereziekin apainduko dute eta 3Dko irudiak egingo dituzte "Artistak egun batez" izenburupean.

Apirilaren 29ko saioak "Ingurumena zaintzen" izena izango du eta ingurugiroari eskainita egongo da. Bertan parte hartzaileek landare bat landatuko dute eta euren zainketaren inguruko gomendioak jasoko dituzte. Saioa amaitzean landarea etxera eraman ahal izango dute zaintzen jarraitzeko.

Azken saioan, "Sormenezko eskulanak" lelopean, abalorioak egingo dituzte eta birziklatutako materialekin hainbat objektu sortuko dituzte.

Eskulanak egiteak haurtzaroko autoestimua areagotzen laguntzen du. Eskulan bat osatzea lorpen bat da, eta harrotasun-sentsazioa ematen die haurrei; modu sortzailean adierazteko aukera ematen die. Eskulanen bidez, modu dibertigarri eta atseginean, formak, ehundurak eta koloreak ikasten dituzte.

Yoga tailerra 2015, 2016 eta 2017. urteetan jaio direnentzat da.

Yogak ondorio oso onuragarriak ditu praktikatzen dutenengan. Milaka urteko diziplina horren praktika haurraren bizitzan txertatzeak aukera emango dizu gorputz-jarrera ona izateko, arnasketan kontzentratzeko, erlaxatzeko, estresa eta antsietatea kentzeko eta emozioak lasaitzeko. Horrek konfiantza eta kontzentrazioa, autoestimua eta baikortasuna areagotuko ditu.Tailerrean, jolasa balitz bezala, naturaren elementuetan inspiratutako asanak edo yoga-jarrerak egingo dira: zuhaitza, kobra, txakurra buruz behera, katua, lehoia, gerlaria, eguzkiari agurra eta abar. Yoga tailerra euskaraz izango da, hiru saio egingo dira liburutegian hiru asteartetan jarraian, 17:30etatik 18:30etara. Bere datak apirilaren 23, 30 eta maiatzaren 7a dira.

Tailerrak doakoak dira eta plazak mugatuak; beraz, plaza bat lortuz gero, saio guztietara joateko konpromisoa gain hartzen da. Izena apirilaren 18ra arte eman daiteke Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net postontzian email bidez, honako datu hauek emanez: izen-abizenak, bazkide txartelaren zenbakia, parte-hartzailearen jaioteguna, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa. Izena emateko plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda webgune korporatibo honetako iragarki-taulan argitaratuko da apirilaren 19an, eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie izena eman duten pertsona guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik