Liburutegiko haur eta familia irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

06.10.26
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena

“Family Reading Time”, “Entre libros”, “Liburuak familian” eta “Liburuez gozatu” adin eta hizkuntza desberdinetara egokitutako lau proposamen dira, haurrek eta helduek irakurtzeko tarte bat parteka dezaten, istorio berriak ezagutu ditzaten eta familian liburuez goza dezaten.

Saioak adin desberdinetako haurrei zuzenduta daude, eta familiako heldu batekin parte hartuko dute. Helduek zeregin aktiboa izango dute jardueretan, haurrekin liburuak eta irakurketa partekatuz.

Liburutegiak lau proposamen eskaintzen ditu, haurren adinetara eta familia bakoitzaren hizkuntza-lehentasunetara egokituta:

  • Family Reading Time

Hiru hizkuntza uztartzen dituen irakurketa kluba da honakoa, ingelesa, euskara eta gaztelania, eta txikienei zuzenduta dago: 2023 eta 2026 artean jaiotako haurrei.

45 minutuko hiru saio egingo dira, urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 11n, ostiraletan, 17:15etik 18:00etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Saioak Lur Usabiagak gidatuko ditu.

  • Entre libros

2018 eta 2022 artean jaiotako haurrei zuzenduta dago klub hau, eta irakurketara gaztelaniaz hurbiltzeko aukera eskainiko du.

Saioak urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 11n izango dira, ostiraletan, 18:15etik 19:00etara, liburutegiko hirugarren solairuan.

  • Liburuak familian

Istorioak partekatzeko eta euskaraz irakurtzeaz gozatzeko gunea da, 2021, 2022 eta 2023an jaiotako haurrei zuzendua, bi urteak barne.

Hiru saio egingo dira, urriaren 21ean, azaroaren 18an eta abenduaren 16an, asteazkenetan, 17:15etik 18:00etara, liburutegiko hirugarren solairuan.

  • Liburuez gozatu

Euskaraz ere izango da klub hau, baina 2018an, 2019an eta 2020an jaiotako haurrei zuzenduta dago.

Saioak urriaren 21ean, azaroaren 18an eta abenduaren 16an izango dira, asteazkenetan, 18:15etik 19:00etara, liburutegiko hirugarren solairuan.

 

Izen-ematea

Plazak mugatuak dira eta izena ematea doakoa da. Interesa duten familiek urriaren 16ra arte eman dezakete izena, honako formulario honen bidez.

Eskaera kopuruak plaza kopurua gainditzen badu, plazak zozketa bidez esleituko dira. Lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek, jarduera berean aurretik parte hartu ez dutenek eta klub berberaren aurreko edizioan bi aldiz edo gehiagotan huts egin ez dutenek.

Urriaren 19an onartutako pertsonen zerrenda udalaren webguneko iragarki-taulan argitaratuko da, eta izena eman duten pertsona guztiei posta elektronikoz ere bidaliko zaie.

Izena ematean, familiek klubeko saio guztietan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute. Bertaratzea garrantzitsua da haur guztiek jardueraz gozatu eta partekatutako esperientziari ahalik eta etekin handiena atera diezaioten.

Bi saiotara joan ezean, plaza galdu egingo da itxaron-zerrendan pertsonak badaude. Era berean, ikasturtean zehar bi aldiz huts egiten dutenak klub bereko erreserba-zerrendara igaroko dira hurrengo edizioan izena ematen dutenean, eskaera kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu.

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat