Lilo&Stitch
Kaleko zinema zikloak beste bi film eskainiko dizkigu aste honetan. Gaur, astelehena, 2025ean estreinatu zen ‘Lilo y Stitch 'animazioa ikusi ahal izango dugu. Ikusle guztientzat egokia den marrazki bizidunetako filma.
Disney etxearen ekoizpena da. Dean Fleischer Camp da zuzendaria eta 108 minutu irauten du filmak.
Sinopsia
Lilo bakarrik sentitzen den neska hawaiarrak "txakur" itsusi bat adoptatzea erabakitzen du, Stitch izenekoa. Konpainia perfektua izan liteke, benetan planeta alienigena batetik ihes egin duen eta kasualitatez lurrean agertu den esperimentu genetiko baten fruitua ez balitz. Bere maitasunarekin eta "ohanan" (familiaren kontzeptu hawaiarra) duen fede hautsiezinarekin, Lilok Stitchen bihotza konkistatzen du azkenean, eta txakur originalak inoiz izatea pentsatu ez zuen zerbait eskaintzen dio: etxe bat.
Asteazkenean, 'Faisaien irla' titulukoa ikusi ahal izango dugu.8 Leku eta ordu berberean.
Lotutako albisteak
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat