Lomi Powerreko igogailua irailean jarriko da funtzionamenduan

09.08.23
La imagen muestra el ascensor junto a las nuevas casas
Zerbitzu Teknikoa eta Brigada
Hirigintza
Zeharkale eta Bizkaia Etorbidea kaleak lotzen dituen azpiko pasabidearen bidez -BI-3344 errepidearen azpitik- oinezkoen irisgarritasuna hobetuko da

Bizkaia Etorbideko 21. zenbakian, Lomi Power eremuan eta etxebizitzen sustapenean, jarri den igogailu berria irailean jarriko da funtzionamenduan. Jasogailu berriaren horniduraren eta horren instalazioaren esleipendun den Aszende, S. M. enpresak egunotan bukatzen ari da azpiegiturako azken lanak. Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak bisita egingo du datozen egunetan, instalazioari eta, ziurrenik, hori martxan jartzeari oniritzia emateko. Sailak segurtasun-baranda bat kabinaren gainean jartzeko eskatu zuen, mantentze-lanei babes handiagoarekin ekin ahal izateko. Aste honetako astelehenean Aszendeko langileek eskatutako baranda metalikoa jarri zuten.

Igogailuak, jada, sare elektrikorako konexioa du. Kanpoko urbanizazio-obrak ere amaituta daude. Kanpoan eta kabinan bideozaintzako kamerak konektatzea falta da. Igogailu horrek oinezkoen irisgarritasuna bermatu eta hobetuko du, Zeharkale eta Bizkaia Etorbidea BI-3344 errepidearen azpitik lotzen dituen azpiko pasabidearen erabiltzaileontzat. Kale horiek eskaileren eta jasogailu berriaren bidez lotuta geratu dira, eta, horrela, ez da beharrezkoa izango aipatutako bidea galtzadatik zeharkatu behar izatea.

Udal Bulego Teknikoak koordinatzen ditu hornidura hori instalatzeko lanak, eta bertako teknikariek azpiegitura berria noiz ireki eta martxan jarriko den iragarriko dute, agendan sartu ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean